Cristina Gorostiza Lourdeseko Hospitalitateko Bizkaiko presidentearen esanetan, “hiru egun bizi-bizi izan dira, gotzainak esan dauan lez, ‘zeruak lurra ikutu gura dauan lekuan’ bizi izan doguzanak. Hiru egunotan ikusitakoaren arabera, gure Eleizbarrutiko gazteek lehen lerroan bizi gura dabe Barri Ona, eta nagusiek erakutsi deutse horretarako bidea: alkarri lagunduz”.
Hiru egunez, erromes joan dan taldeak -gaixo, erromes eta hospitalario-, otoitz egin dau eta bizikidetza landu. Barikuz, aurkezpen-meza ospatu eben Arrosarioko Ama basilikan eta, gauez, zuzien prozesinoan parte hartu eben.
Zapatu goizez, On Joseba Segura gotzaina buru izan zan haitzuloan ospatutako mezan. Eukaristia-prozesinoa be egin zan eta gaixoen bedeinkapena. Gotzaina aurton Eleizbarrutitik erromes joan ziran gazteakaz batu zan.
1959tik hasita
Bilbon gotzain izan diranak beti joan dira erromes Eleizbarrutitik Lourdesera egin izan diran erromesaldietan. 1958an, Santa Bernardettek bizi izandako agerraldien mendeurrenean, erregulartasunez egiten hasi ziran. 1985tik hasita -datorren urtean 40 urte beteko dira- Lourdeseko Ama Bizkaiko Hospitalitatea fededunen alkartea arduratzen da antolaketaz.