22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 HOAC Bizkaiaren bost lehentasun 2023-25 biurtekorako
18.01.2024

HOAC Bizkaiaren bost lehentasun 2023-25 biurtekorako

Atzo batzartu ziran Bilbon Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea mobimentuko erantzukizunak: Ordezkaritza, Kontseilaritza eta fede sustapena, Antolakuntza eta alkarte bizitza, Heziketa, Zabalkunde eta konpromisoa. 2023-2025 biurterako 5 lehentasunak zehaztu ebezan.

HOAC mobimentuak kide barrien sarbideari buruzko alkarte gogoetari ekin deutso, alkartearen zabalkunderako ekintzen esparruan. Arduradunen esanetan, “gure ustez, euren bizitza langile eta lanaren munduko apostolutzari eskaini gura deutsen pertsonak ezinbesteko dira”.

Alkarte egiteko apostolikoaren bizipenean sakontzea da beste apustu bat. “Azken batean, bat eginik jardutea” funtsezkoa da senidetasuna, gizarte adiskidetasuna eta danona dan etxearen zaintza garatzeko.

Guztion ona sustatu

HOAC Bizkaia mobimentutik dinoenez, “guztion ona eta giza lana sustatzeak ahalegin koordinatua eskatzen dau zentzuzko proposamenak eta eguneroko aukerak eratzeko. Erronka horri erantzun gura deutso betidanik HOAC mobimentuak bere bizitzan funtsezko dan alkarte egiteko apotolikoaren bidez”.

HOAC mobimentuak etenbarik galdetzen deutso bere buruari langileen eta euren senideen gaur egungo erronkei erantzuteko eta langileen eremu txirotuenaren gorabeheren erdian Jainkoaren Erreinua gauzatzeko biderik egokienaz.

Heziketa

Mobimentuak Bizkaian dauan ordezkariztzak “espiritualtasunaren bizipena eta hoac-mistika” sustatuz bultzatu gura dau heziketa.

Apustuetako bat, “Langile Pastoraltzarako Ekintza Katoliko izatearen” ‘eleizatasuna’ bizitzea da. Bosgarren lehentasuna, alkarte bizitzari dagokio eta hainbat ekintza proposatzen da “alkar zaintzea ardaztzat” hartu ahal izateko.

Representantes de diferentes áreas de HOAC Bizkaia, en el encuentro de ayer.