09-03-2026 Lunes, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Langile 5 HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erretiroa: “emakumearen bizitza, lana eta ahotsa jagon Eleizan”
09.03.2026

HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erretiroa: “emakumearen bizitza, lana eta ahotsa jagon Eleizan”

HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erertiroa joan dan zapatuz, martxoak 7, ospatu zan Zorrotzako Mirarigilea parrokian. "Jainkoak begiratzen dauan lez begiratu. Bizitza onartu, lana jagon eta Eleiza zabaldu" goiburuaren haritik, "langile esparruko konpromiso militantearen inguruko otoitz, gogoeta eta alkarte bereizketarako gune lez" bizi izan zan. HOAC mobimentuko kontsiliario eta Astrabudua-Erandio PBko abade dan Pepelu Iglesiasek gidatu eban saioa. 

Bego Cerrato zabalkunderako HOAC mobimentuko arduradunaren esanetan, jardunaldian Garizumaren irakurketa barria egiteko eta norbere eta alkarte egitasmoaren bihurtzerako aukera lez aurkeztu zan eguna, bateoa baterako bokazino lez gogoratuz: bizitzara eta lanera bialdutako alaba eta seme maiteak. Pepelu Iglesiasek hasieran egin eban deia nabarmend zan: “Espirituak Eleizari, batez be emakumeengandik eta ahuleziazko egoeretatik dinotsona entzun”.

HOAC-EKO ACG erretiroa

Ekintza Katolikoko mobimentuetako kideak (HOAC, EKO-ACG, Ekintza Katoliko Orokorreko gazteak eta Kristau Gazteria Langilea), Zorrotzako parrokia alkarteko pertsonak eta antolatzaileen gizarte eta eleiz inguruetako gonbidatuak batu ebazan ekitaldiari hasiera emoteko abegi egin jaken guztiei, Jesusen bateoaren pasartean (Mt 3, 13-17) oinarrituta.

HOAC-EKO ACG erretiroa

Ondoren, ibilbide militantearen esker oneko oroimena egin zan, Eginak 10, 34-38 txatalaren argitan: “Jainkoak ez dau bereizketarik egiten pertsonen artean”. Oroitzapen eta esker onerako une pertsonal honetan, arreta berezia jarri zan  fede, bizitza eta militantziari eutsi deutsien emakumeengan, fedearen zabalkundean eta langile bizitzaren akonpainamenduan izandako egitekoa autortuz. Une honetan, emakumeei esker ona adierazoteko abestiak entzun ziran eta “Rostros de iglesias – Peregrinas de esperanza” musika-proposamena aurkeztu.

HOAC-EKO ACG erretiroa

Beranduago, errealitateari begiratzeko begiak zabaltzeko eskatu jaken eta lan, eleiz eta alkarte inguruko ahulezien inguruan gogoeta egiteko. Gogoeta horretan, emakumearen aurpegia daben ahulezia barri horreek nabarmendu ziran eta bakotxak bere esperientziatik izena jarri eutsen.

Emakumeak Eleizan bihotz-barritzearen atalase lez dauan lekuaz be jardun eben, itaunak eginez euren autorpen, parte-hartzeari eta bizitza eta lana zaindu gura dauazan Eleizaren sinisgarritasunari guruz. Azkenik, deiak eta urrats txikiak batera jarri ziran, alkarregaz bide egiten jarraitzeko.

HOAC-EKO ACG erretiroa

EKO-ACG mobimentuko umeen taldeen konbibentzia Larrabetzun

«Gerrak jasaten dabezan umeen errealitatea ezagutuz»

EKO-ACG mobimentuko gazteen konbibentzia
EKO-ACG mobimentuko gazteen konbibentzia
EKO-ACG mobimentuko gazteen konbibentzia

Hemen argitaratuta: Langile, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Gazteak, HOAC