Maiatzaren 27an, zapatuz, Mendekoste egunaren bezkeran, Areeta-Romo Pastoral Barrutiko baterako lehenengo eleizkizuna egin eben Romoko San Jose Langilea parrokian. Gaur arratsaldeko eleizkizunean, PB lez eratuko da behin betiko.
Pastoral Barruti barria Areeta-Getxoko Mesedetako Andra Mari eta Santa Ana eta Romo-Getxoko San Jose Langilea parrokien bateratze egonkorretik eratzen da. Era berean, Pastoral Barrutiari atxikitzen jakoz, Javerianak, Erreparatzaileak eta Jainkozko Artzainaren Amaren Kaputxinoak lekaimeen alkarte-ak eta Jainkozko Artzainaren Ama ikastetxea.
Historia
2000 eta 2005 bitartean, egon ziran batera jarduteko saiakerak, koordinazino txiki bat ezarrita. 2019an, pastoral moderatzailea izendatu zan eta hainbat egiteko proposatu jakon, besteak beste, Areeta-Romon Pastoral Barrutia eratzea. Askotariko arloak koordinatzea eta meza-ordutegi jasangarri eta prak-tikoagoa egokitzea izan zan lehenengo helburua. Ondoren, Teologiaren hastapenari buruzko ikastaroak sustatu ziran parrokietako pertsonentzat. Honi esker, alkar ezagutu eben, alkarregaz jardun eta parrokiak batzeko bidea bultzatu zan. Apurka-apurka, koordinazinoa areagotu egin da.
2021ean, Lurraldeko Bikarioaren laguntzagaz, batzordeak batu ziran Pastoral Barrutia zer dan azaltzeko eta Batzordeen Batzar lez jarduten hasteko. 2022an, Ekipo Ministeriala osatu zan taldeetako eta parrokietako batzordeetako kideakaz eta harrezkero hilero batu izan da. Azkenik, 2023an, Pastoral Barrutiko kide izan gura daben galdetu izan jake parrokietako batzordeei eta alkarte erlijiosoei eta baietz erantzun dabe aho batez.