28-02-2024 Miércoles, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ministerio Ordenturako Idazkaritzaren kurtsoko lehenengo batzarra
22.09.2023

Ministerio Ordenturako Idazkaritzaren kurtsoko lehenengo batzarra

Joan dan ekainean, Carlos Olabarri Arratia aldeko parroko eta Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko zuzendaria Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendari izendatu eben. Gaur -barikua-, Idazkaritza horrek lehenengo batzarra ospatu dau Gotzaitegian. Olabarrigaz batera, taldea osatuko dabe: Maria Gomez Lagungoko psikologoen taldeko eta Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko kideak, Anton Rey eta Jesus Mari Zendoia abadeek eta Roberto Vidal diakonoak. 

Apirilean hasitako azterraldia amaitu ondoren, aurreko kurtsoaren amaieran barritu zan Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendaritza-taldea. Carlos Olabarri abadeak hartu eban erantzukizuna, bederatzi urtez zuzendaritzan izan dan Rafa Saezen lekua hartuz. 

Abadeentzako Bikaritza Zerbitzu izatetik Ministerio Ordenaturako Idazkaritza izatera

1989aren amaieran, Bilboko gotzain zan on Luis Maria Larreak gotzain bikarioek eta idazkariak osatutako taldearen esku itzi eban Eleibarrutiko abadeei giza, espiritu, pastoral eta heziketa arloan arreta eskaintzeko ardura. Holan sortu zan Abadeentzako Bikaritza Zerbitzua. Beranduago beste hainbat abade sartu zan taldean, lurraldez lurralde arreta emon ahal izateko. 

On Ricardo Blazquez Bilboko gotzain zala, diakonotza ezarri eban eta zerbitzu horri Ministerio Ordenaturako Idazkaritza (MOI) deitu jakon. 

De izquierda a derecha: bORJA URIARTE, jESUS mª Zendoia, María Gómez, Antón Rey, Roberto Vidal y Carlos Olabarri.