04-04-2026 Sábado, semana - semana santa
[lwp_divi_breadcrumbs home_text=”Bizkeliza” font_icon=”5||divi||400″ link_color=”#737373″ separator_color=”#737373″ current_text_color=”#006b54″ _builder_version=”4.18.1″ _module_preset=”default” module_text_color=”#e02b20″ module_font_size=”14px” module_line_height=”1.2em” background_enable_color=”off” global_colors_info=”{}”][/lwp_divi_breadcrumbs]
22.01.2026

I. bikaritzako gazteek Bika Eguna ospatuko dabe domekaz, Santurtzin

Datorren domekan, Bika Eguna ospatuko da eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Santurtziko Patronato ikastetxean. I. bikaritzako eskaut taldeetako, parrokietako aisialdiko taldeetako..., 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek parte hartuko dabe.

Hasierako harreraren ostean, askotariko jarduera eta dinamikak garatuko dira “Batera” goiburuaren harira eta Eukaristia ospatuko da Kabiezeseko San Pedro parrokian, Sergio Buiza lurralde bikarioa buru dala. 

Senidetasunezko giroan bazkalduko dabe eta musikaz girotutako bazkalondoak emongo deutso amaiera jardunaldiari.