22-05-2025 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Ikus-entzunezko bitarteko barria Arizmendiarretaren ondarearen balioa nabarmentzeko
22.05.2025

Ikus-entzunezko bitarteko barria Arizmendiarretaren ondarearen balioa nabarmentzeko

Orígenes y extensión del legado de Arizmendiarrieta ikus-entzunezko bitarteko barria aurkeztu zan zapatuz, Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrea ospatzeko egin zan zan "Eleizea plazara" azokan. Arrasaten, kooperatiben arloan aitzindari izan ziranen lekukotasunak jasotzeaz batera, etorkizunari begira Arizmendiarrietaren ondarea eguneratzeko bidea azaltzen da.

Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak ikus-entzunezkoa aurkeztu eban “Eleizea plazara” azokan. 

Hamazazpi minutuko lanean, honeek agertzen dira ordena honetan: Antonio Cancelo, Rafael Cristobal, Lourdes Muxika, Pedro Mendieta, Jose Maria Pagaegi, Jon Emaldi, Jose Maria Ormaetxea, Alfonso Gorroñogoitia, Juan Mari Concha, Anton Etxebarria eta Juan Manuel Sinde, fundazinoko presidentea.

Stand Arizmendiarrieta BEC
BECen jarritako standean, Arizmendiarrietari buruzko hainbat liburu aurkeztu eben.

Fundazino kanonikoa

Irabazi-asmo bako fundazino kanoniko hau Arrasateko kooperatiba-esperientziari eta bizkaitar abadea altarara goratzeko kausari lotutako kristau laikoen ekimenez sortu zan.

Fundazinoak zera bultzatu gura dau: “lankidetza gizarte ebanjelizazinoan, batez be gizarte, ekonomia eta enpresa arloan”.

Apirilean, Fundazinoak Gizakiari emon eutsan ‘Arizmendiarrieta’ sarietako bat. 

Kooperatibak bultzatu ebazan abadea

José María Arizmendiarrieta Markinan jaio zan, Barinaga auzoan, 1915eko apirilaren 22an. Hamabi urte ebazala joan zan Gaztelu-Elexabeitiko Seminario Txikira. Literaturarekiko zaletasuna eban eta amak adoretu eban. Gasteizko Kontzilio Seminarioan, filosofia eta teologia ikastan, Gasteizko abade-mobimentuaren espiritualtasunean murgildu zan.

1936ko gerra zibilean, “EGUNA” egunkarian, 1936ko urrian sortutako Eusko Jaurlaritzaren bozeroale znean, aurkitu eban lana. 1937an, salatu eta atxilotu egin eben. Baina Gerra-kontsiluak abadegai bizitzagaz jarraitzeko aukera emon eutsan.

1941eko otsailean, Arrasaten abade lagunkide zala, Ekintza Katolikoko kontsiliario izendatu eben. Lanbide heziketarako eskola sortu eban 1943an eta 1947an 11 gazte bialdu ebazan Zaragozara, industria-peritu ikasketak egitera.