Bilkuretan, “pertona guztien eskubideak eta duintasuna errespetatzeko” eskatuko deutsie legeak egiten dabezanei.
Egunero, askok eta askok erbesteratu behar izaten dau derrigorrez bizimodu hobearen bila eta bidean egundoko zailtasunak jasaten dabez: “jazarri egiten dabez, iruzur egiten deutsie edo deportatu egiten dabez, makina bat hiltzen da itsasoan eta beste hainbestek bakardadean bizirauten dau gure kaleetan, etxe, lan eta adiskide barik”:
Deialdian adierazo dabenez, “gaur egun indarrean diran 50 gerrek eta ahulenengan dabezan ondorioek asko arduratzen gaitue. Gerrek ondorio negargarriak dabez, batez be emakumeengan eta honeen alaba eta semeengan; desplazatu eta errefuxiatu gehienak, emakumeak dira”.
Bilkurak ohiko lekuetan egingo dira 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Hurrengo bilkura, otsailaren 25ean.







