22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Instalazino barriak San Viator ikastetxean, gorabidean dagozan arloetako eskaerentzat
02.10.2023

Instalazino barriak San Viator ikastetxean, gorabidean dagozan arloetako eskaerentzat

EBI Elizbarrutiko kastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak instalazino barriak inauguratu ditu gaur goizean. Zaharbarritze sakona egin ondoren, hezikea-zikloak modernizatu dabez eta gradu barriak martxan jarri, gorabidean dagozan arloetako eskaerentzat. Guzti horretarako, gainera, ekipamendu moderno eta aurreratua gehitu dabe esate baterako: laborategiak, 3D imprimaketa, baso-robotak, fabrikatze mekaniko konektatu eta elektroeragilerako tresna...

On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Jorge Arevalo lanbide heziketarako sailburuordeak, Ainara Basurko ekonomia sustapenerako foru diputatuak eta Enkarterriko alkateek bisitatu dabez instalazino barriak. Euroi eta eurotan emongo diran gradu barriei esker, datorren kurtsoan 1.000 ikasle baino gehiago batuko da ikastetxean. 

San Viator Sopuerta
Gotzainaren berbaldia
San Viator Sopuerta
Bisita instalazinoetara

Eredu eskualdean

Luciano Cearsolo San Viator ikastetxeko aurkezpenean adierazo dauanez, une garrantzitsua bizi dabe birmoldaketa honegaz, bai ikastetxean bertan eta bai Enkarterri osoan be, izan be, berak esan dauanez,  San Viator eragile eredugarri da eskualdeko gizarte-ekonomia sustapenean.

San Viator Sopuerta

Gotzainak erakunde arteko lankidetza nabarmentzeaz batera, Gotzaitegia, azken hilabeteetan Ondarroako Arrantza Eskola eta Zeanuriko Zulaibar Campusa ikastegien zaharbarritzean biziki ahalegindu dala gogoratu dau. Lanbide heziketako sailburuordeak, bere aldetik, honako birmoldaketak lagungarri izango dira Enkarterriko eta Bizkaia osoko milaka gazteren etorkizuna hobetzeko.

San Viator Sopuerta

Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari esker –Berpiztu egitarauaren bidez-, ikastegiak eraikin barria jaso dau eta beste bat zaharbarritu, hiru gradu barri txertatzeko:’ Espezializazinoa ibilgailu elektrikoen mantenuan’; ‘Baso-kudeaketa eta ingurune naturala’ eta ‘Mendetasun-egoeran dagozan pertsonen aldeko arreta’.

Representantes institucionales y del centro San Viator esta mañana en la inauguración