27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzainaren berbak lanari eta honen inguruko galderei buruz
11.05.2023

Gotzainaren berbak lanari eta honen inguruko galderei buruz

"Lanaren eraldaketa" MIntegia azken txanpan sartuko da gaur, maiatxak 11, On Joseba Segura Bilboko gotzainaren berbaldiagaz. Arratsaldeko lauretan hasiko da ekitaldia eta Domingo Sugranyes Mintegiaren zuzendariak erantzungo deutso gotzainaren jardunari. Azken urte biotan adituen batzordearen eskutik garatutako saioei amaiera emongo jake, beraz, eta ondorioak ekainaren 22an ospatuko dan azken saioan aurkeztuko dira. Berbaldi hau eta ondorengo azalpenak online jarraitu daitekez Paulo VI.a Fundazinoaren Youtube kanalean. 

“Lanaren etorkizuna eta honen inguruko galderak: kristau irakurketa” gaiaren inguruan jardungo dau gaur arratsaldez Bilboko gotzainak. Berbaldia arratsaldeko lauretan hasiko da Paulo VI.a Fundazinoaren egoitzan.

Berbaldi honetan, “Lanaren eraldaketa” Mintegiari amaiera emonez, ekoizpenean izan diran aldaketei begiratuko deutse kristau ikuspuntutik, hau da, “norbanakoaren eta gizataldearen osoko onari begira burututako” jardueratzat hartuta, beti be mundua eraldatu eta hobetzeko helburuarekin. 

On Joseba Segura gotzaina MIntegirako zuzendaritza-batzordeko kide da eta bere berbaldian hainbat giltza eskainiko dau “iraultza teknologikoaren erdian gizon eta emakumea lehenetsiz, bizimodu duina” ahalbideratu ahal izateko.

Bilboko gotzainak ordainik gabeko lanez jardungo dau eta lanaren antropologia eta erantzukizuna be ahotan izango ditu, besteak beste.

Gizalegezko lana

Joan dan apirilaren 23an, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna ospatu zan.

Urte biko Mintegia

“Arrasto digitala: mendekotasuna ala zerbitzua?” egitarauagaz 2019-2021 aldirako martxan jarri zan gizarte-ekonomia etikaren mintegiaren ildotik, Paulo VI.a Fundazinoak jakintza-alor anitzeko eztabaidarako egitarau barria sustatu dau 2021-2023 aldirako. “Gauza barriei” buruzko kristau gogoeta eguneraturako entzutea sustatzea da bere helburua.

Obispo de Bilbao