24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ekainean, “Mariaren Legioak” erromesaldia egingo dau Lourdesera
12.05.2023

Ekainean, “Mariaren Legioak” erromesaldia egingo dau Lourdesera

"Mariaren Legioa" mobimentuak Lourdesera erromesaldia antolatu dau ekainaren 10 eta 11rako eta erromes joan gura dauan edozeinek emon leike izena. Oraindik geratzen da lekuren bat Bilboko erdigunetik eta Basauritik atarako dan autobusean. Prezioa, 115 eurokoa da eta barne hartzen ditu bidaiak, ostatua eta mantenu osoa. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, 635 714 006 telefonora (Pedro) deitu.

Erromesaldi hau urte biz behin egiten zan eta, pandemiak eraginda, 2019an egin eben azken urteera.

2021ean, “Mariaren Legioak” mendeurrena ospatu eban. Gehiago jakiteko: hemen. Gaur egun, Durango, Basauri, Portugalete, Algorta, Barakaldo, Bilbao eta Mungian dagoz ahulenei lagun eginez jarduten daben boluntarioen taldeak. 

Derioko beiratea