15-10-2025 Teresa de Jesús, virgen y doctora
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Itxaropenaren txalupa Gordexolan lehorreratu da
15.10.2025

Itxaropenaren txalupa Gordexolan lehorreratu da

Datorren zapatuz, urriak 18, "Erromesaldia" egingo da II. bikaritzan (Enkarterri). Gizakia Fundazinoak mendetasunak dabezan pertsonakaz egiten daben lana izango da "itxaropen-ikur". Ekitaldia eleizbarrutiko bikaritza guztiak zeharkatzen diharduan eta datorren abenduaren 28an Santiago katedralean burutuko dan Jubileuaren Gizarte Alderdiaren testuinguruan egingo da. 

Bilboko eleizbarrutian joan dan abenduaren 29an hasiera emon jakon 2025eko Jubileuaren alkartasunezko alderdia garatzen ari da lurraldez lurralde. 

Datorren zapatuz, urriak 18, hitzordua II. bikaritzan da, Enkarterrin. Erromesaldia egingo da, alde batetik, BIkaritzaren Eguna osptzeko eta, bestetik, alkarte lez inguruko gizarte erreferentea dan lekura joteko: Gizakia Fundazinoaren Alkarte Terapeutikoa Gordexolan.

Egunari hasiera emoteko, Isasiko Andra Mari ermitan batuko dira 10:30etan. Martxoaren 22an Barakaldon hasi zan Gizarte Jubileuaren testuinguruan egingo da. 

Gizarte Jubileua II. bikaritzan
Gizarte Jubileua II. bikaritzan

Beste geldialdi bi

Enkarterriko jardueraren ostean, beste hitzordu bi dagoz zikloari amaiera emoteko: Pobreen Munduko Eguna, azaroaren 15ean, eta Jubileuaren amaierako eleizkizuna Bilboko Santiago katedralean, abenduaren 28an.

Gizakia, argia Gordexolan

Zapatuko “itxaropen-ikurrak” historia luzea dauka eta sakon errotuta dago lurraldean. Gizakia Fundazinoaren Alkarte Terapeutikoa Gordexolan dago, 1987ra arte Karidadearen Alabek kudeatutako etxean. Monjek, gizarte arloan karidadezko egitekoari jarraipena emoteko helburuagaz, fundazinoaren esku itxi eben eraikina aitatutako urte horretan.

Harrezkero, zentroa mendetasunak dabezan -drogak, alkohola edo jokoa- pertsonei egoitza-arreta eta osoko errehabilitazinoa eskaintzen espezializatu da. Bitarteko honek alkarte terapeutiko lez funtzionatzen dau eta erabiltzaileei egunean 24 orduz lagun egiten jake, euren mendetasunak edo honeei lotutako patologiak gainditu daiezan. 

Txalupa eta aingura, konpromisoaren ikur

Jubileuaren Gizarte Alderdia dala-eta egin izan diran geldialdi guztietan lez, ikurrek zeresan handia izango dabe. Ospakizunean, txalupa jarriko da altararen behealdean eta bertaratutakoek bertan jarriko dabez, paperean idatzita, mundu zuzenagoaren aldeko konpromiso pertsonalak. Trukean, kristau itxaropenaren zeinu dan aingura jasoko dabe.

Enkarterriko eleiztarren konpromisoez betetako txalupa honek bidaia egingo dau lekuko lez hurrengo hitzorduetara. Funtsezkoa izango da azaroaren 15ean, Pobreen Munduko Egunean, eta abenduaren 28an, amaierako eleizkizun nagusian, Santiago katedralean, Bilboko eleizbarruti osoa alkartasunezko kate berean lotzen dauan keinuan.

II. bikaritzak Enkarterri eskualdea barne hartzen dau, hau da, herri honeek: Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Sopuerta, Galdames, Artzentales, Turtzioz, Valle de Villaverde, Karrantza, Lanestosa eta Kastresana.

La feligresía de

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: II. bikaritza, Jubileua