Javier Martinez Suescun abadeak urteak daroaz Lurrade Santura egiten diran erromesaldiak laguntzen eta uztailean egingo dan honako honen antolatzaileetako bat da.Suescunen esanetan, ahalik eta bizkorren izena emotea komeni da, taldea prestatzen hasteko. Izena emoteko eta gehiago jakiteko: 635 703 175 (Javier)
Hamaikagarren erromesaldia izango da eta aurretako bakotxean 54 lagun joan izan dira. Jente-kopuru hori daroen autobusak onartzen dabez bakarrik herrialdean hara eta hona joan-etorriak egiteko.
“Uztailaren hasieran egingo litzateke bidaia; sasoi horretan giro atsegina izaten da, uda da eta ez dago hezetasunik”.
Deia, erromesak itzuli daitezan
Francesco Patton Lurralde Santuko Jagoleak, “Los Ríos” misino-aldizkariaren azken alean argitaratutako artikuluan, dei egin deutse erromesei Lurralde Santura itzuli daitezan:
“Me gustaría invitar a los peregrinos a regresar. Hicimos un llamamiento conjunto junto con el Patriarca, el cardenal Pizzaballa. La peregrinación es importante en sí misma porque es una oportunidad para reavivar la propia fe, pero también es importante para los cristianos locales, porque les hace sentirse menos solos y les permite vivir de su trabajo, finalmente contribuye a la estabilización de la situación. El peregrino es testigo de esperanza”.
GEHIAGO JAKITEKO: 635 703 175