25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 AAean aditua dan J. A. Lozanok emongo deutso hasiera maiatzaren 31ko jardunaldiari
25.05.2023

AAean aditua dan J. A. Lozanok emongo deutso hasiera maiatzaren 31ko jardunaldiari

Konputazinoaren Zientzietan eta Adimen Artifizialean UPV-EHUko katedradun eta Matematika Aplikatuetarako Ikerketa Zentroko Zuzendari Zientifiko dan Jose Antonio Lozanok emongo deutso hasiera maiatzaren 31an, Bilboko Eleizbarrutiak, Kazetarien Euskal Herriko Kolegioaren eta Alkartearen laguntzagaz antolatuta ospatuko dan jardunaldiari. AA eta humanismoaren inguruan jardungo da eta gaiak hainbesteko jakin-mina biztu dau non leku guztiak bete diran. Izena emoteko orria itxita dago eta berau bete daben lagunak baino ezin izango dira sartu aretora.

Leku guztiak beteta dirala, beste aditu bat be izango da Gizatre komunikabideen jardunaldian, datorren eguaztenez, maiatzak 31, Euskalduna jauregian. Zientziaren eremuan ibilbide luzea dauan José Antonio Lozanok emongo deutso hasiera jardunaldiari. Konputazinoaren zientzietan eta Adimen Artifizialean da aditua eta ondoren mahai-inguruan beste hainbat adituk eztabaidagai izango dauan gaiaren ikuspuntu orokorra emongo dau.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1661599866668175360?s=20

Amaia Goikoetxea, Kazetarien Euskadiko Kolegioko eta Euskadiko Alkarteko dekano eta presidenteak moderatuko dau adimen artifizialaren eta teologiarik sofistikatuenek gizartean eta komunikabideetan eragingo dabezan aldaketen inguruko solasaldia inguruko eztabaida. Jose Luis Mico, Leticia Soberon, Daniel Innerarity eta Xabi Uribe-Etxebarriak bakotxaren arlotik eta esperientziatik jardungo dabe gaiaren inguruan.

`Bihotza berbaz-Comunicar con corazón en tiempos de IA´

Izenburu erakargarri horren haritik ospatuko da jardunaldia hiru unetan. Lehenengo ekitaldi publikoa goizeko 10:30etan izango da Euskalduna jauregian. Bilboko Eleizbarrutiak Kazetarien Euskadiko Kolegio eta Alkarteagaz batera, komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko dekalogoa lantzeko lantaldeko kide izateko atxikitze-konpromisoa aurkeztuko dau. 

11:30etan ospatuko da ekitaldi nagusia eta honi amaiera emoteko, Bingen Zupiria Kultura-sailburuak eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak jardungo dabe. 

Arratsaldez, Josep Lluis Micok eta Leticia Soberonek jardungo dabe Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan. 

José Antonio Lozano