20-06-2024 Jueves, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Komunikazinoari buruzko ekitaldian parte hartzerik nahi?
26.05.2023

Komunikazinoari buruzko ekitaldian parte hartzerik nahi?

Frantzisko Aita Santuak gizarte komunikabideen egunerako idatzi dauan mezua oinarritzat hartuta, datorren eguaztenez, maiatzak 31, 17:00etatik 18:30etara, batzar-solasaldia ospatuko da Josep Lluis Mico Blanquernako Ramon Llul komunikazino-fakultateko dekanoagaz eta Leticia Soberon komunikazinorako Vatikanoko dikasterioko kideagaz Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4). Bertan, Eleizak barrura zein kanpora begira dituan jardueretarako sortu beharko leuken komunikazino-sen eta motari buruz gogoeta egingo da. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: idtp@idtp.org  edo 944795652. Arratsaldeko ekitaldi honegaz amaiera emongo jako Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiaren eskutik, eta komunikazino. eleiz, zientzia, filosofia eta heziketa arloko adituakaz, goizez Euskalduna jauregian ospatuko dan saioari. Goizeko saioaren inguruan gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen

Mico eta Soberon arratsaldeko hizlariek goizeko ekitaldian be parte hartuko dabe. ‘ihotza berbaz-Comunicar con corazón en tiempos de IA’ goiburuaren haritik ospatuko da, Amaia Goikoetxea Kazetarien Euskadiko Kolegioko eta Kazetarien Euskadiko Alkarteko Presidenteak gidatuta. Josep Lluis Mico eta Leticia Soberonegaz batera, Xabi Uribe-Etxebarriak (CEO eta @sherpa.ai dalakoaren sortzaile) eta Daniel Innerarityk (Florentziako Europar Unibertsitate Institutuko Adimen Artifiziala eta Demokrazia Katedraten titularra) parte hartuko dabe. Ekitaldiari amaiera emonez, Bingen Zupiria Kultura-sailburuak eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak jardungo dabe. Jardunaldia, Euskalduna jauregian ospatuko da 11:30etatik aurrera eta izena emon daiteke leku guztiak bete arte. Saioa zuzenean emongo da web honen bidez.