23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jasangarritasunaren inguruko sari bi jasoko ditu bihar Eleizbarrutiak
27.05.2024

Jasangarritasunaren inguruko sari bi jasoko ditu bihar Eleizbarrutiak

Gaurtik eguaztenera arte -maiatzak 29-, ekonomia, sostengatze eta gardentasunaren jardunaldiak ospatuko dira Madrilen, Gotzainen Batzarreko Ekonomia-gaietarako Idazkaritzaordeak, Eleizaren Sostengatzerako Idazkaritzak eta Gardentasunerako Bulegoak antolatuta. Jose Miguel Erdozain Bilboko Eleizbarrutiko ekonomoak, Anabella Barroso gardentasunerako arduradunak eta Jose Joaquin Moral Ekonomia-gaietarako Batzorderako gotzain ordezkariak ordezkatuko dabe Bilboko eleizbarrutia ekitaldietan eta  'Eleiza jasangarria' sarietako bi jasoko dabez lehenengo ekitaldi honetan.

Bizkaino hainbat parrokiatan martxan jarritako ‘Ardurakidetasuna-Harpidetzak’´ egitaraua eta beste hainbat Elizbarrutigaz batera garatutako ‘Esperientzien turismo-sarea eta bisitak ondare erlijiosoari’ sarituko dira bihar Madrilen. Gaur goizean emongo deutse hasiera ekonomia, sostengatzea eta gardentasunari buruzko jardunaldiei. 

Jose Miguel Erdozain Bilboko Eleizbarrutiko ekonomoak tailerra gidatuko dau gaur arratsaldez.

‘Eleiza jasangarria’ sariak

Bhar, ordu batean, «Eleiza jasangarria sariak. Eredu eta esperientziak» deituako autormenak banatuko dira. Euren egitekoaren garapenean ardurakidetasunez jokatu daben Eleizaren erakundeen meritua autortzea da xedea.

HIru kategoriatan emoten dira ‘Eleiza jasangarria’ sariak: Eleizbarrutia, parrokiak eta beste hainbat egitasmo edo errealidate. Maiatzaren 8an batu zan epaimahaiak sari honeek emon ditu:

–       Eleizbarrutien arloan, Bilboko Eleizbarrutiari “Ardurakidetasuna-Harpidetzak” egitarauagaitik.

–          Parrokien arloan,  Toledoko Artxidiozesiko Mohedas de la Jarako San Sebastian Martiria parrokiari.

–          Beste errealidade batzuen arloan, “Esperientzien turismo-saioa eta bisitak ondare erlijiosoari” Eleizbarruti arteko egitarauari. Zortzi Eleizbarrutik parte hartu dabe: Barbastro-MonzonBurgosGranadaJacaBilbaoIruña-TudelaToledo eta Plasencia.

Los miembros de la comisión de sostenimiento en la reunión que tuvo lugar ayer