18-06-2025 Miércoles, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jesusen BIhotzaren maitasunari buruzko berbaldia Karmeneko Ama parrokian
17.06.2025

Jesusen BIhotzaren maitasunari buruzko berbaldia Karmeneko Ama parrokian

Jesusen Bihotzaren Andra Mariaren Semeen Ermandadeko aita nagusia dan Jose Maria Alsina Casanova abadeak berbaldia eskainiko dau bihar Frantzisko aita santuaren Dilexit Nos. Bihotzaren bidea entziklikaren inguruan. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiak antolatutako berbaldi hau Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian izango da 19:30etan. 

A. Jose Maria Alsinak Frantzisko aita santuak joan dan urriaren 24an argitaratu eban entziklikaren inguruan jardungo dau. 

Bartzelonakoa dan hizlari hau 1994ko ekainaren 26an egin zan abade Toledoko artxidiozesian. Beste abade batzukaz batera, Jesusen Bihotzaren Andra Mariaren Semeen Ermandadean garatu izan da bere ibilbidea. Ermandade hau, abadeen alkarte publikoa da eta kideek eleizbarrutietako gotzainen zerbitzura lan egiten dabe. Alkartean bizi dira “Jesusen Bihotzaren Maitasun eta Errukia ezagutzera emoteko, bere Erreinua gure artera etorri daiten”.

Bere ustez, Jesusen Bihotzaren inguruan berba egitea, “gure fedearen bihotzean, guztiaren abiapuntu eta jomuga dan gunean, arreta jartea da”

Parroquia El Carmen