22-01-2026 Jueves, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 JOC mobimentuaren mendeurrena
11.11.2025

JOC mobimentuaren mendeurrena

Web honetan iragarri dogunez, datorren domekaz, azaroak 16, gure eleizbarrutian dagozan Ekintza Katolikoko errealitateak Jesusen Bihotzaren Mirabeen ikastetxean (Tiboli, 2) batuko dira eta lehenengo zatia alkarregaz burutu ondoren, talde bakotxak bere batzarra egingo dau. Kasu batzuetan, batzar nagusiak izango dira eta Gazteria Langile Katolikoa (JOC) mobimentuak bere mendeurrena ospatuko dau hainbat jarduerakaz: "que sirvan para celebrar y visibilizar los cien años de vida del movimiento, todos ellos al servicio de la juventud obrera y sus luchas. Queremos que sea un encuentro sencillo, pero lleno de sentido". 12:30ak inguruan hasi eta 18:00etan amaituko dira.

Ahalik eta ondoen antolateko, gitxi gorabehera zenbat lagun joango dan jakin behar dabe:

“¿Puedes confirmar si tienes intención de venir rellenando el siguiente formulario? ¡Esperamos que si! Nos hace mucha ilusión compartir este momento con todas las personas que lleváis en el corazón a la JOC”.

(Orrian jasoten dira jarduerak eta ordutegiak): Hemen 

Bizkaiko JOC mobimentuaren mendeurrena ospatzeko deia (auzo-oroimenez):

“Cien años y seguimos”

Cien años y seguimos, compañera, compañero,

con las manos tiznadas de futuro,

con la alegría terca del que no se rinde,

con la fe obrera que se arremanga.

No venimos del museo: venimos del taller,

del andamio de Cruces y del humo de Barakaldo,

del latido de Zorroza y del ruido de los puentes de Bilbao,

de los pasos compartidos en Erandio y Portugalete,

del grito claro de Santurtzi y de la paciencia de Basauri.

También venimos de Amurrio y de Rentería,

con las raíces en Álava y Gipuzkoa, con manos que saben nombrar la esperanza.

Cardijn nos sopla desde Bruselas:

“un joven trabajador vale más que todo el oro del mundo”…

y tú —sí, tú— sigues valiendo,

aunque el curro sea precario

y el mundo digital te explote en silencio.

Ven.

Celebremos el fuego, no las cenizas.

Brindemos por lo vivido

y por lo que aún no se ha atrevido a nacer.

Porque la historia no terminó en los setenta,

porque seguimos viendo, juzgando, actuando,

porque el Reino sigue entre nosotras,

a pie de calle, a pie de fábrica,

a pie de vida, en cada barrio que nos reconoce.

Cien años…

y todavía creemos en la dignidad,

en la risa,

en la revolución del Evangelio.

“Ehun urte eta hementxe gagoz”

Ehun urte eta hementxe gagoz, lagun,

etorkizunaren hautsez betetako eskuakaz,

ez etsitzen dabenen poztasun burugogorregaz,

beharrera doan lan munduko fedeagaz.

Museotik ez gatoz. Tailerretik gatoz,

Cruceseko oholtzatik eta Barakaldoko ketik,

Zorrotzako taupadatik eta Bilboko zubien zaratatik,

Erandio eta Portugaleten alkarregaz emondako pausuetatik,

Santurtziko garrasietatik eta  Basauriko pazientziatik.

Amurrio eta Errenteriatik ere gatoz,

Araban eta Gipuzkoan errotuak, itxaropena izendatzen dakiten eskuakaz.

Cardijnen haizea jatorkuz Bruselasetik

“Langile gazte batek munduko urre guztiak baino gehiago balio dau.”

Eta zuk—bai, zuk— orain ere balio handia dozu

beharra prekarioa bada ere,

mundu digitalak isilpean estutzen bazaitu ere.

Etorri.

Ospatu daigun sua, eta ez errautsak.

Topa egin daigun bizi dogunaren alde

eta oraindik jaiotzera ausartu ez danaren alde.

Historia hirurogaitahamarreko hamarkadan amaitu ez zalako,

ikusten, epaitzen eta ekinean jarraitzen dogulako,

Erreinuak gure artean jarraitzen daualako,

kalean, lantegietan, bizitzan, ezagutzen gaituen auzo bakotxean.

Ehun urte…

eta oraindik ere duintasunean, barre-algaran eta

Ebanjelioak eragiten dauen iraultzan sinisten dogu.