16-10-2025 Jueves, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jokin Pereak “El misterio cristiano de la luna” bere liburua aurkeztuko dau
24.09.2025

Jokin Pereak “El misterio cristiano de la luna” bere liburua aurkeztuko dau

Datorren barikuz, irailak 26, Jokin Perea Gonzalez teologo eta eleizbarrutiko abadeak "El misterio cristiano de la luna" bere liburua aurkeztuko dau Barakaldoko Miranda egoitzan. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izango da Miranda Fundazinoaren zaintza iraunkorrerako guneko aretoan(Miranda etorb., 4. Barakaldo. Bagatza metro geltokia).  

Jokin Pereak eleizbarrutiaren zerbitzura jardun izan dau bere bizitza osoan eta hainbat erantzukizun izan dau, besteak beste Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan (ETPI), non zuzendari, kide zein irakasle izan dan. 

Liburua

“El misterio cristiano de la luna. Complementos a la eclesiología habitual” liburuan Eleizaren nortasuna eta egitekoa ulertzeko proposamena egiten da, garanaren eta izan beharko geunkenaren arteko kontrastea bilatuz aurrera egiteko bideak bilatzeko. 

Jokinek azaldu dauanez, ilargia kasu honetan Guraso Santuek Kristo dan “ilunabar bako argia” islatuz munduaren iluntasuna argitzen dauan Eleizaz aritzeko erabiltzen ebezan metaforetako bat da.

Liburua, aurreko idatzien bilduma, berrantolaketa eta laburpena da. Complementos a la eclesiología habitual azpititulua daroa. Fededunek Eleizaren inguruan daben esperientzian eragina daben kontuei buruzko gogoeta da. Eleiza gura izan ete eban Jesusek? Ze Eleiza? Vatikano II.a kontzilioko Eleizaren irudia, Eleiza ebanjelizatzailea, Eleiza eta kulturatzea, lekuko Eleiza eta Eliza katolikoa, pobreen Eleiza, parrokia misiolaria, Eleiza alkartasun lez, kolegiotasuna eta sinodaltasuna, agintea eta demokratizazinoa Eleizan, laikoen misinoa… Ordenatuko ete ditu Eleizak emakumeak?, egin bako barrikuntza… Bestelako Eleiza egin geinke, dino ondorio lez Jokin Pereak. 

Miranda Fundazinotik deialdia egin dabe “literatura-batzarra ez ezik giza batzarra izan gura dauan ekitaldira” joateko.