20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Heziketa eskaut mobimentuko begiraleentzat
03.03.2023

Heziketa eskaut mobimentuko begiraleentzat

Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) mobimenduko begiraleak batuko dira bihar, zapatua, aisialdiko hezitzaile boluntario lez hezten jarraitzeko. Saioa jesuitek Indautxun daben ikastetxean ospatuko da, 300 gazte ingururen partaidetzagaz. 

EEB mobimentuak heziketarako prestatutako jardunaldi honeen bidez, ordezkaritzaren barruan dagozan taldeetako begiraleek heziketa jasoten dabe hainbat arlotan tailerren bitartez.

Bizkaian, 30 eskaut talde batzen da asteburuetan, 2.500 ume eta gaztetxoren aisialdia fede ikuspuntuko eta bestelako edukiz betetzeko. Ines Gutierrez Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimenduko heziketa arloko arduradunak azaldu dauanez, “begiraleek lurraldeko heziketa-mobimenturik handiena eraikitzen jarraitu behar dabe, bereizten gaituan nortasunari eutsiz, baterako lan eta heziketaren bidez”.

Tailerrak eta heziketa

Hasteko, partaide guztiek administrazino eta ekonomiari buruzko tailerrean parte hartuko dabe. Ondoren, ordezkaritzak prestatutako askotariko tailerretan banatuko dira begiraleak, eskaut taldeen beharrizanak kontuan hartuta: alderdi afektibo-sexuala haurtzaro eta nerabezaroan; fedearen pedagogia neska-mutikoakaz garatzeko; jasangarritasunean hezi; zeharkako programazinoak; bakearen aldeko heziketa eta kanpoko laguntzak taldeentzat, esate baterako, familiak eta begirale ohiak.

Parean, eskaut taldeetako laguntzaile eta kontsiliarioek eurentzako heziketa-eremuan parte hartuko dabe begiraleen taldeari eskaini beharreko akonpainamendua zelan gauzatu lantzeko.

Eskautak Pazkoetan parte hartzeko prest

Aste honetan, Bizkaia Irratian  egin deutsen alkarrizketan, Bittor Madariaga gazte pastoraltzarako kideak eta Ines Gutierrezek Pazko-egunetarako antolatu dabezan jardueren barri emon dabe.  

Egitaraua

14-16 urte. Begiraleek lagunduta, Pazko Hirurreneko egun bakotxaren sena ikasten hasiko dira, egunez egun liturgia ezagutuz eta ospatuz eta beste hainbat jarduera burutuz. Pazko hau Berrizen izango da apirilaren 6tik -eguena- 9ra. Prezioa: 50 euro.

16-18 urte. Begiraleek lagunduta, besteen aldeko zerbitzutik eta barrentasunetik Pazko Hirurreneko egun bakotxaren senaz jabetzen saiatuko dira eta, aldi berean, egun bakoktxeko lturgia ospatuko dabe. Pazko hau Begoñazpin izango da apirilaren 5etik -eguaztena- 9ra. Prezioa: 50 euro.

Zerbitzuzko pazkoa da proposatzen dana. Antolatzaileen esanetan, “goizez hainbat gizarte errealidadera hurreratuko gara eta arratsaldez bizi izandakoari eta egunaren senari begiratuko deutsagu, errealidadearen irakurketa sinesteduna eginez. Barrentasunaren ikuspuntutik be egiten da proposamena: “Honako proposamen hau, aurreko urtean zerbitzuzko pazkoa bizi izan dabenentzat da”. 

18 urtetik gorako gazteentzat. Pazko Hirurrena otoitz giroan eta isiltasunean ospatzea da, gaur egun be Jesusen heriotza eta berbizkundearen misterioa gertatzen dan izadiagaz hartu-emona izanda. Pazko hau, Berrizko Mesedetako Misiolariakaz batera egingo dogu. Berrizen izango da (Barnezabal etxea) apirilaren 5etik -eguaztena- 9ra arte. Prezioa: 90 euro gazteentzat ta 130 euro helduentzat.

Izena emotea, bakarrik taldean egin daiteke, 18 urtetik gorakoen kasuan izan ezik. Eta bidea, ondorengo orria betetea da:  https://forms.office.com/e/f4frqk1qd8

Partaideen eta begiraleen datuak jasoko dituan taula bialduko da, emailez, helbide honetara:

infanciajuventud1@bizkeliza.org o infanciajuventud3@bizkeliza.org.