22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jose Miguel Erdozain eleizbarrutiko gerentea: “`Alkarkutxa’, parrokia arteko alkartasunerako mekanismoa da”
23.03.2023

Jose Miguel Erdozain eleizbarrutiko gerentea: “`Alkarkutxa’, parrokia arteko alkartasunerako mekanismoa da”

Hirurogeil lagun inguru batu zan atzo arratsaldez Eleizbarrutian, ekonomiaren arloan diharduen boluntarioen topaketan. Batzarra, Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatu zan. 

Jose Miguel Erdozain Eleizbarrutiko ekonomoak ekitaldiari hasiera emotean, esker ona adierazo eutsan bere aurreko kargudunari, Jose Mari Ziarrustari, joan dan urtarrilean erretiratu zan arte Eleizbarrutiko ekononia arloko buru lez egindako lanagaitik. ZIarrustak ezin izan eban atzoko batzarrean parte hartu, une horretan bidaiatik bueltan zalako, baina Erdozainek bere kudeaketa autortzeko erabili ebazan bere lehenengo berbak. 

Ekonomoak Eleizbarrutiko ekonomiaren inguruko hainbat alderdiren barri emon eban eta “Alkarkutxa / Caja Diocesana de Compensación” dalakoaren jardunbidean jarri eban arreta, dalako erakunde hori “parrokia arteko alkartasunerako menakinsmoa” dala esanez. Alkarkutxak Urrezko Ezteguak beteten ditu aurton; 1970ean sortu zan, Bilboko Gotzaitegiaren erakunde lez. Sasoi horretan, hauxe zan bere helburua: “Gotzainen Batzarretik etozan bitartekoak, parrokien eta pastoral eskualdeen ekarpenak eta eleiz gizon eta laikoen emoteak administratu.Bere eskumena zan, gainera, abadeei eta pastoral eragileei ordainsariak banatzea eta behar eben parrokiei esleipenak egitea, Ondasunen Kristau Batasunaren senez”.

Alkarkutxa, parrokiek, bakotxak bere sarreren arabera, egiten dabezan ekarpenez hornitzen da. Erdozainen esanetan, “Eleizbarrutian dogun sendotasun eta aktiboa da eta bere garrantzia nabarmendu egin behar dogu”.

Ekonomia arloko boluntarioen batzarra
Jose Miguel Erdozain

2023ko Kudeaketa-egitasmoa

Gerentearen ostean, Jose Joaquin Moral Egitasmo Estrategiko Ekonomikorako idazkariak jardun eban, besteak beste, 2023ko Kudeaketa-egitasmoaz eta 30 egitasmo, 19 helburu estrategiko eta 97 ekintza dituan Egitasmo Estrategiko Ekonomikoaz. Oinarrizkoenak aitatu ebazan: parrokietan harpidetzak garatu, ondare higiezin eta finantzarioaren errentagarritasuna eta ardurakidetasuna, besteak beste. 

Ondasun guztien egitasmoa egiten diharduela be esan eban, izan be, azaldu ebanez, “ezin dogu eraikinik hutsik euki”. Une honetan, Eleizbarrutiann, Alokabidek 53 pisu kudeatzen ditu eta Caritasen Eguzkilorek, 42.

Moralek baterako erosketen -energia elektrikoa, gasa, telefonia, aseguruak edo su-itzalgailuak- kontua be azpimarratu eban, adierazo ebanez, diru asko aurreztea ekarri dabe-eta. Bere esanetan, “prezioan, %50etik gorako onurak doguz jarduera horregaz”.

Elizbarrutiko hainbat erakunderen “balio soziala” da lantzen diharduen beste gai bat. Une honetan, parrokietan egindako azterlana amaitzen ari dira eta beste hainbat arlotan be egin da lan hau: Caritas, Eleizbarrutiko ikastetxeak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboa eta Eleiz Museoa.

Ekonomia arloko boluntarioen batzarra
Jose Joaquin Moral

Moralen ostean, Juanma Seco Eleizbarrutiko idazkari nagusiak eta Javi Franco informatika arloko arduradunak eleizbarrutiaren web orrialdea eta bere funtzionalitateak aurkeztu eutsiezan partaideei, ekonomia eta gardentasunaren atarian arreta jarriz. Atari hau oraintsu barritu dala esan eban Francok eta dei egin eutsen guztiei web orrialdearen zabalkundean lagundu daien eta, bakotxa bere parrokia eta Pastoral Barrutitik, gardentasunez jokatu daien eleiztarrakaz, eta horren haritik, “gardentasuna jenteak bere gain ardura hartzeko akuilu” dala esan eban Juanma Secok. 

Amaitu aurretik, norbaitek web orrialdea parrokia edo PBan aurkeztu gura badau, eurengana joteko esan eutsen eta egiteko bideak azalduko deutsiezela.

Ekonomia arloko boluntarioen batzarra
Juanma Seco eta Javi Franco

Gotzainaren esanetan, “honako batzarrak egitea, sinodo-senaren, erantzukizunaren eta alkartasunaren alde egitea da”. On Joseba Segurak azaldu ebanez, jentea alkarte jakin bati lotuta sentitzen da eta ekonomia-gaiak ezin dira komunikatu barik itzi.

Ekonomia arloko boluntarioen batzarra
On Joseba Segura gotzaina

galeria ikusi (9)