23-01-2026 Viernes, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Josetxu Caniberen oroimenezko II. ekitaldia. Parte hartzerik nahi?
23.01.2026

Josetxu Caniberen oroimenezko II. ekitaldia. Parte hartzerik nahi?

Datorren otsailaren 7an, bere urtebetetze egunaren inguruan (otsailak 4), Josetxu Caniberen oroimenezko 2. ekitaldia, hain zuzen be baba-jan solidarioa, ospatuko da eskolapioek BIlbon daukien ikastetxean. Parte hartzeko, zuek edo gura dauan edonork, 647 863 249 telefonora WhatsAppa bialdu edo deitu (Josu eta Aitor).

Josetxu Canibe Berganza abade eta misiolaria Bilbon hil zan 2022ko abenduaren 25ean. Canibe, Juan Carlos Pinedo abade lagunaren esanetan, “pertsona garrantzitsua izan zan lurreko herri zapalduen aldeko alkartasunean fedearen alderditik: GKEak sortu ebazan egitasmo indigena eta amazoniarrei laguntzeko, Eleizbarrutietako Misinoetan ari ginanongandik hurran egon zan beri, eta gogoeta eta autokritikara bultzatu ginduzan eten barik. Esker onez gogoratzen doguz gauzak zalantzan jartzeko eban gaitasuna eta misino-konpromiso militantetik sortutako gogoetak”.

Josetxu gogoratuz:


Canibe
Josetxu Canibe


Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea, Misinoak

Honan etiketatuta: