07-07-2025 Lunes, XIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Kartzela pastoraltzak hartuko dau lekukoa BizkaiBiran
06.07.2025

Kartzela pastoraltzak hartuko dau lekukoa BizkaiBiran

BizkaiBiran eskuz esku pasatzen daben lekukoa, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko logoaren erdiko kurutzea da. Ibiladiari ekin jakonetik, bikaritzaz bikaritza dabil kurutzea, egun bakotxean lantzen dan gaiari lotutako protagonistek hartzen dabelarik. Bakion hasi eta Plentzian amaituko dan etapa honetako gogoeta-otoitza kartzela pastoralari eskainita egongo da. Alkarte harreragilean pastoraltza honetan parte hartzen daben lagunak arduratuko dira arratsaldeko jardueraz.

Apurka-apurka, eleizbarrutiaren logoa osotzen ari da. Goizeko otoitzaldian, etapa martxan jarri aurretik, osagai barria gehitzen jako.

Etapetako baten logoari dagokion irudia gehitzen.

Eskuz esku pasatzen dan lekukoa, etapa guztietan buru dana, eleizbarrutiaren logoaren erdiko kurutzea da. Gaur, kartzela pastoraltzakoek hartuko dabe lekuko hori eta eurek gidatuko dabe Pentzian arratsaldez izango dan ekitaldia.

Atzoko etapa

Ibiltariak Bermeotik Bakiora joan ziran hamaikagarren etapan.

Argazkiak, hemen

El testigo que se porta en la BizkaiBira es la cruz central del logo de la diócesis de Bilbao