Barriak

Etiquetado como: Kartzela Pastoraltza

18.07.2023

Kirola Basauriko kartzelan, BAM Irakasle Eskolako ikasleakaz

Saio baten heziketa jaso ondoren, BAM Irakasle Eskolako Lehen Hezkuntzako Graduko (gorputz-hezkuntza aipamena) hirugarren mailako 9 ikaslek (6 neska eta 3 mutil), Basauriko kartzelako patioa sustatu eben joan dan asteko hainbat arratsaldez. Berrogeta hamar preso inguruk hainbat kirol -voley, boloak...- praktikatu eben. Esperientzia burutu eta ebaluatuta, ikasleek Bidesarigaz

10.04.2023

Parte hartu gura dozu lan-kanpamentuan, Basauriko kartzelan?

Apirlaren 28tik maiatzaren 1era, lan-kanpamentua egingo da Basauriko kartzelan, 20 eta 64 urte bitartekoentzat. Kartzela Pastoraltzak sustatzen dau esperientzia hau, "bazterketaz jantzitako eremuan Jainkoagaz bat egiteko". Arduradunen esanetan, "Kartzela, baztertuek, inork maite ez dituanek aurpegia daben eremua, leku bikaina da Jesukristoren Jainkoagaz bat egiteko". Gehiago …

22.12.2022

Eukaristiak Gabon-gauez kartzelan eta Gizakian

Datorren zapatuz, abenduak 24, gotzaina izango da buru Basauriko kartzelan presoek ospatuko daben Eukaristian. Belengo Bakearen Argia, gainera, kartzelara iritsiko da. Beste alde batetik, bikario nagusia buru izango da Gordexolako zentro terapeutikoan ospatuko dan mezan. Aitatutako zentro horretan, mendetasun larriak dabezan pertsonei eskaintzen deutse arreta. Eleizkizun biak …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2526 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
24.05.2026

Astekoak, astek barrien laburpena

Astekoak, azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
23.05.2026

Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.

23.05.2026

Joseba Bakaikoak «Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburua aurkeztuko dau

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau datorren eguenez, maiatzak 28 Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. 

22.05.2026

Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik

«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.

21.05.2026

Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala

Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak. 

20.05.2026

Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan

Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.

20.05.2026

Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon

Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao). 

19.05.2026

Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!

Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko. 

Emaitzak orrialdeka