24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Parte hartu gura dozu lan-kanpamentuan, Basauriko kartzelan?
10.04.2023

Parte hartu gura dozu lan-kanpamentuan, Basauriko kartzelan?

Apirlaren 28tik maiatzaren 1era, lan-kanpamentua egingo da Basauriko kartzelan, 20 eta 64 urte bitartekoentzat. Kartzela Pastoraltzak sustatzen dau esperientzia hau, "bazterketaz jantzitako eremuan Jainkoagaz bat egiteko". Arduradunen esanetan, "Kartzela, baztertuek, inork maite ez dituanek aurpegia daben eremua, leku bikaina da Jesukristoren Jainkoagaz bat egiteko". Gehiago jakiteko eta apirilaren 12a baino lehen izena emoteko -50 euro eta NAN-: pastoralpenitenciaria@bizkeliza.org

Kartzela Pastoraltzatik nabarmendu dabenez, “kartzela, baztertuek, inork maite ez dituanek aurpegia daben eremua, leku bikaina da Jesukristoren Jainkoagaz bat egiteko”. Hori esateaz batera, esperientzia honetan parte hartzera deitzen dabe: “behartsuen Jainkoa aurkitzea bada gure nahia, Bizkaiko kartzela horretarako leku egokia da”. 

Lan-kanpamentuari ekin aurretik, apirilaren 24an heziketa-saioa egingo da -nahitaezkoa- izena emon daben lagunentzat. Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4) izango da, 19:00etatik 21:00etara.