25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Kultura 5 Eleiz museoko ihes-aretoa zabalik izango da aste honetan
11.04.2023

Eleiz museoko ihes-aretoa zabalik izango da aste honetan

Aste berezi honetan, Eleiz Museoa zabalik izango da eta, holan, eleiz ondareko 500 artelan zuzenean ezagutzeko aukera izango da. 1961ean sortutako museoak, gainera, bilduma oparoa dau, besteak beste, Bizkaiko eleizetatik eta dohaintza pribatuetatik jasotako piezak. Gainera, eta beste inongo museotan ez bezala, ihes-aretoa gordeten dau. Aparteko aukera da, era dibertigarrian Bizkaiko historia erlijiosoa eta Museoan gordeten diran bitxi immaterialak ezagutzeko.

Bilboko Eleiz Museoak ihes-aretoa dauka. Bertan, egundoko esperientzia bizi daiteke, izan  be, honako jarduera eskaintzen dauan museo bakarra da. 

“Atxuriko Abadia” Museoan bertan bisi daiteken abentura interesgarria da. Erronka, orain dala gizaldi askotako artelanen artean burutu beharra dago. Ekimena inauguratu ebenean arduradunek azaldu ebenez, “jarduera honen bidez, aisialdia eta kultura buztartu gura dira orain arte beste inongo museotan martxan jarri ez dan erara: ihes-aretoa eta erakusketa iraunkorra lotuz”.

Claustro del Museo de Arte Sacro.