Juan Mari Lechosa abadeak gidatutako hasierako otoitzaren ostean, askotariko mobimentuak aurkeztu ebezan: JOC, EKO, kristau profesionalak eta HOAC. Ondoren, taldeka jardun eben, Frantzisko Aita Santuaren berbetan arreta jarri eta berak esandakoak proposamen bihurtzeko Bizkaian.
Ekintza Katolikoan langile eta lanaren ardoan jarduten daben mobimentuek (JOC eta HOAC) taldeen biitzaren barri emon eben eta aurton Segovian, militante eta familia, 700 lagunen partaidetzagaz ospatudan Batzar Nagusian onartutako helburuei erantzunez urte birako atondu daben egitasmoa zehaztu.
Aurton, hiru kide barri dagoz Bizkaiko HOACen, presidentetzan, heziketan eta zabalkundean. Eta Marimar Gonzalez HOAC mobimentuko Barakaldoko militanteak mobimentuaren estatuko egituran izango dau ardura datozan lau urteetan, konpromisoaren arloan eta nazinoarteko arloan.
Kerman Lopez bikario nagusia buru zala ospatu zan Eukaristiagaz amaitu eben.