Familia Santuaren inguruan hausnartuz, esperientian parte hartu dabenez “gizatasunean eta fedean hazteko aukera izan dabe, hurko, apal eta ahul egin dan Jainkoaren deia entzunez”.

“Egunok alkarregaz bizitzeak isiltasun, otoitz eta hartu-emonerako eremuak eskaini deuskuz gizon egin dan, eguneroko bizitzan txertatu dan eta norbanakoaren eta taldearen historian lagun egiten dauan Jainkoaren misterioari lotzeko”.


Alaitasuna, alkartasuna eta senide-sena nagusitu dira konbibentzian, loturak estutuz eta misino-konpromisoa begirada errukitsu eta inklusiboagotik barrituz. “Eskerrak emoteko, bizitza batera jartzeko eta, orain be alkartearen ibilia gidatu eta eutsi egiten dauan Familia Santuaren ereduari jarraituz, danentzako ateak zabalik dituan etxe izateko deia berresteko egunak izan dira”.












