Carmen Bernabe teologoak kristautasunaren jatorrien inguruan jardun dau Unibertsitateko ikasturte hasierako irekitze-hitzaldian.
Gotzaina izan da buru ekitaldi akademikoaren aurretik ospatu dan Eukaristian. Bere homilían, besteak beste, erakunde guztiek, arrazoi partikularrak alde batera itzita, “gizartean nahiko agerikoa dan nortasuna” behar dau jardunbide egokirako. Beste une batean adierazo dauanez, gure artean kristautasunaren etorkizuna “ez da sekula gehiago goitik nagusitzea izango, zenbait eremu eta bidegurutze behetik argitzea baino”.
Seguraren ustez, ez dago atzera bueltarik, “eta aurrerako bidea, fedea eta Jainkoaren esperientzia kontrako testuinguruan aurkeztean datza, baita prebentzino negatiborik ez dagoanean be, hain zuzen be, solaskideek, gure tradizinoaren sinbolo, erreferentzia eta proposamenakaz bat ez etorteaz gainera, ezagutu be egingo ez dabezan testuinguruan”.
Bilboko gotzainaren ustetan, unibertsitate-erakunde baten nortasun katolikoa ez da pastoral sailagaz konpontzen (hau behar-beharrezkoa bada be), ezta Teologia-fakultatea eukiteaz be. Gotzainaren esanetan, “fedearen transmisinoa ez da esperientzia erlijiosoa edo konpromisozkoa ikasleen talde txiki bati aurkeztea eta horreen artean sustazea. Fedeak, egia esan, erlejinora garoaz, baina hori baino askoz gehiago da. Fedeak gizatasunaren, traszendentziazko zerumugara zabaldutako aberastasunaren, gure izaeraren bereizgarri dan maitasun eta esker onean oinarritutako, egunez egun eraiki behar dogun eta kurutzearen esperientzia barne hartzen dauan alkarte esperientziaren osoko ulermena, ez nahitaez zehatz eta uniformea, emoten dau”.
📌Gotzainaren berbak Deustuko kurtsoaren hasierako mezatan.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) September 20, 2023
📌Palabras del obispo en la homilía de inicio de curso de la Universidad de Deusto. @deusto pic.twitter.com/lUh24cn1O8
“Fedea, mundu-ikuskera da eta, gaur, zera gogoratzen deusku: ez dala nahiko gorputza zaintzea, ondo elikatzea eta pilates egitea, egunero gimnasiora joanez arima galdu egin geinkelako, honek be ezinbesteko ditu-eta eguneroko arreta, zaintza eta ariketa, bihotza gogortu ez daiten.”.
Gizarte Campusari buruzko egitasmoa
2023-2024 ikasturtean, graduko 2.500 ikasle inguruk karrerari ekin deutso Deustun. Gizarte Campusari buruzko egitasmoa jarri da martxan, Unibertsitatean dagozan gaitasun eta bitartekoak gizatalde ahulenen zerbitzura ipinteko.
Irekitze-hitzaldia
Darmen Bernabe teologoak eskaini dau irekitze-hitzaldia eta berbaldian adierazo dauanez, kristautasunaren jatorriak ikertzea egokia izan daiteke gaur egun Europan nabarmentzen dan kristautasunaren krisiari aurre egiteko. Irekitze-hitzaldia osorik: hemen
📌Carmen Bernabe teologaren berbaldia Deustuko Unibertsitateko kurtso hasieran
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) September 20, 2023
📌La teóloga Carmen Bernabé: “La marginalidad positiva ofrece nuevas posibilidades para el cristianismo” @deusto pic.twitter.com/pnOzSpMy51
Adimen Artifiziala AA
Juan Jose Etxeberria Deustuko errektoreak iragarri dauanez egitaraua ezarriko da lehenengo aldiz, erakundeak hezi eta AA aplikatuaren erronka etikoei aurre egin deieen. “Erronka handia dogu aurrez aurre: adimen artifiziala pertsonen esanetara jarri era orekatu eta zuzenean mundu guztian”. Errektorearen berbaldia: hemen
Ekitaldiari amaiera emoteko, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak jardun dau.