Kulturarteko Kurutze-bidea
“Bakea duintasunagaz hasten da” goiburua dauka bihar Bilbon ospatuko dan Kulturarteko Kurutze-bideak. Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek (latinoarerikar, txinatar, afrikar eta filipinar alkarteak) Bilboko San Anton eleizan, 16:00etan, eurakaz batera bat egin gura dabenak parte hartzea deitu ditu.
Vida Acendente/Bizian Gora
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak Garizumako erretiroa ospatu dau Alex Alonso lurralde bikarioak gidatuta. Mobimentuko taldeetako ordezkari ugari batu da erretiroan, Manuel Heredia kontsiliarioak azaldu dauanez, “Eleiza osoagaz bat eginda egiten dihardugun Garizuma-aldiko ibilbidean otoitz egiteko”.
“Zabaldu egiten diran begiak” goiburuak agertu eban topaketaren helburua. “On Joseba Segura gotzainak Hauts-egunez esandako berbak gogoratu genduzan: Garizuma ez da ezer irabazteko aldia, emon jakunaz, maitasunaz gure zain egon danaren eta dagoanaren eroapenaz jabetzeko aldia da. Esperientzia batzar-ordu batzuetan ez dala agortzen konturatuta, landutako gai bakotxagaz otoitz egiten jarraitzeko konpromisoa daroagu etxera. Eta, batez be, Jainkoari Jainko izaten izteko eta geure buruari bere alaba eta bere seme izaten izteko konpromisoa. Taldean bizi izandako grazia eta pozezko unea. Mobimentuaren sustapen dan bizi ugaria sentitzeko unea”.
EKO-ACG
Gurutzetako Mariaren Bihotz Guztiz Garbia parrokian ospatu da “Zure ondoan dagoan emakumea” otoitzaldia. Arduradunek azaldu dabenez, “Gurutzetako Ekintza Katoliko Orokorretik (EKO-ACG) antolatu dogu, urte biz emakumeak Eleizan bizi dauan egoeraren inguruan egindako lanaren atal lez”.
EKOko beste kide batzuk, Barakaldoko HOACeko lkideek eta Gurutzeta eta Zorrotzako parrokia alkarteko kideek parte hartu dabe.
“Historian, Eleizan izan diran emakumeen irudiak eta gaur egungoak, zehatzak, hurrekoak, gogora ekarriz otoitz egin dogu. Otoitz-gogoeta egin dogu putzuaren ondoan samariar emakumeagaz. Otoitz egin dogu eta ekintzak zehaztu, Sinodoko azken agiriko txatalakaz. Azken baten, otoitz egin dogu gure ondoan dagozan eta Eleizari eusteko euren onena emoten diharduen emakumeakaz”.
Mariaren Leginoa
Atzo ospatu eben Bilbon Garizuma-aldiko erretiroa, Jesus Sanchez Maus abadeak lagunduta.






