08-05-2024 Miércoles, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
15.01.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Xabiet Goicouria misiolaria Kongoko Errepublika Demokratikoan martxan jarten ari dan egitasmo barriaren barri emon zan web orrialdean, astearen hasieran.

Aldi bariari ekin deutsan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren ingurukoak be jaso dira bizkeliza web orrialdean.

Aldi barri honetan, egiten diharduen eta datotzan urteetan egin gura dabezan ekintzak zehaztu dabezan eleiz errealidadeek batera jarriko dabez gainerakoek be ezagutu daiezan.

Horretarako, web orrialde honetan orria prestatu da eta bertara irauli daitekez hartutako konpromisoak.

Gazteen Munduko Eguna

Web orrialde honetan jakitera emon danez, Bilboko Eleizbarrutian zabaldu da epea uztailaren 26tik abuztuaren 6ra egingo dan bidaia antolatuan izena emoteko. 

Lisboan ospatuko da Gazteen Munduko Eguna, abuztuaren 1etik 6ra. Aurretik, “Egunak Eleizbarrutietan” deitutakoak ospatuko dira Portugaleko hainbat herritan.

Barakaldoko La Inmaculada (MSJO) Ikastetxea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean sartu dala be jakinarazo da astean zehar.

Abadeen gogo-jardunak

Aste honetan, abadeek gogo-jardunak egiten dihardue, talde batek euskeraz eta besteak gaztelaniaz. Web honetan laguntzaile biei egin jakezan alkarrizketen ingurukoak jaso dira.

Mon. Parrilla Riobambako gotzain erretiratuak gidatu ditu Larrean gaztelaniazko taldearen gogo-jardunak.

Juan Martin Askaiturrieta Klaretarren San Paulo inguruko Probintzial Nagusia laguntzaile dala egin dabez gogo-jardunak euskerazko taldekoek.

Web orrialdearen azalean jakinarazo da, gainera, alkarrizketa bi honeek oso-osorik irakurtzeko aukera emongo dala, Eleizbarrutiko aldizkariaren otsaileko alean -paper eta digital euskarrian- jasoko dira-eta.

Beirateak

Web orrialdean, beste gai honetan be jarri da arreta: liburuxka digital barria atarako dara Eleizbarrutiaren ondareari lotuta.

Oraingoan, Derioko Seminarioa jaso eban eraikineko aretoak apaintzen dabezan beirateetako batzuk nabarmentzen dira, 2022an aldizkarian gai honen inguruan argitaratutakoa jasoz.

Ondare material eta immaterialari buruz eskaintzen dan beste hainbat liburuxkari gehituko jako agiri hau: Santiago Bidea Bizkaian, musika erlijiosoa Bizkaian, EEEa, pandemiari buruzkoa, e.a…

Hau da Astekoak, Eleizbarrutiko barrian minutu baten laburtuta.