18-04-2024 Jueves, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilbon, barriro bedeinkatuko dira animaliak
16.01.2023

Bilbon, barriro bedeinkatuko dira animaliak

Bihar, San Antonio Abataren egunez, animaliak bedeinkatuko dira barriro be San Anton eleizaren eleizpan, azken urteetan, pandemiaren eraginez, holako erritorik egin barik egon ondoren. Seietatik aurrera, eleizpan batuko dira gura daben guztiak euren animaliakaz. Mezak ordu honeetan ospatuko dira: 10:30etan Joan Santuak eleizan eta 19:00etan, Santiago katedralean. Urkiolan be, barriro egingo dabe ogien bedeinkazinoa, bai bihar, eguerdiko 12:00etako mezan eta bai hurrengo domekaz, eguerdian.

Bihar, San Anton eguna, etxeko animaliak bedeinkatu ahal izango dabez Bilbon, arratsaldeko seietan.

Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, barriro batuko dira San Anton eleizan erritoa errepikatzeko.

Urkiola

Urkiolan, osasun-larrialdian be ospatu izan dabe animalien zaindariaren eguna, unean uneko neurri egokiak hartuz. Bihar, Imanol Atxalandabaso abadea eta Antonio Madinabeitia misiolaria buru dirala ospatuko dan eguerdiko 12:00etako Eukaristiaren ostean, animaliak bedeinkatuko dira eta, ohiturari jarraituz, baita ogiak be, gero banatzeko.

Urtarrilaren 15ean, domekaz -errepikapena-,  Fernando Diaz Abajo Sevillako abadea buru dala ospatuko da eukaristia 12:00etan. Abade hau HOAC mobimentuko (Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea) kontsiliarioa da eta sarri egoten da Urkiolan. Ospakizunean, ogiak bedeinkatuko dira.

San Antón Urkiola 2022