28-05-2026 Jesucristo, sumo y eterno Sacerdote
 

Barriak

Etiquetado como: San Anton

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2535 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
28.05.2026

Airlan Industrial SA, enpresarentzat izan da XXII. Enkarterri Hoberantz saria

AIRLAN INDUSTRIAL SA empresari emon deutsoe aurtengo Enkarterri Hoberantz saria. XXII. ekitaldiko sari-banaketa atzo ospatu zan Galdameseko Loizaga torrean,  EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak Enkarterriko Mankomunitateagaz batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR, Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz, antolatuta.

27.05.2026

'Bizkaia isilik' ekimenekoek gerraren aurkako manifestazinoagaz bat egingo dabe

Hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkura isilak egingo dira gaur arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko eta pertsona guztien eskubide eta duintasuna errespetatu daitezala eskatzeko". Oraingoan, Bilboko Arriaga plazan egiten dan bilkura isilak bat egingo dau "Gerrari Ez. Bizitza duinak denontzat" manifestazinoagaz bat egiten dau. Manifestazinoagaz bat egiteko dei egiten dabe: "animando a participar en ella a las personas que normalmente acuden a nuestra concentración mensual". Gainerako bilkurak beti lez egingo dira.

26.05.2026

"Bizian Gora" mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Bilbon

Bihar -maiatzak 27, eguaztena-, Vida Ascendente - Bizian Gora mobimentuak meza ospatuko dau Bilboko San Nikolas eleizan, On Joseba Segura buru dala eta euskeraz. Euskeraz izango da eta Laukiz, Fika, Mungia, Gatika, Gernika, Durango, Berriz, Mallabia eta Ondarroako taldeei zuzenduta. 

26.05.2026

Bizkaiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak ospatuko dabez

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira, diamante, urre eta zidarrezko ezteguak ospatuko dabezan abadeak protagonista dirala. Hogeta bost abade eta frailek ospatuko dabe egun berezi hori. Gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, Plasenciako gotzainaren berbaldiaren ostean. 

25.05.2026

Aita Santuaren bisita prestatzeko otoitzaldiko argazkiak

Bilboko eleizbarrutiak Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisitaren inguruko otoitzaldia ospatu eban zapatuz Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako otoitzaldian, hiru lagunek euren sinistedun bizitzaren lekukotasuna emon eben: Yaiza eskaut gazteak, diakono izateko prozesuan dagoan Daniel Guevara familiako aitak eta Veronica Cali pastoral latinoamerikarreko arduradunak

25.05.2026

Mendekoste aldiko eleizbarrutiko zeinua, argazkitan

Asteburuan, Mendekoste eguna ospatu dogu. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak bakearen aldeko kristau konpromisoa agerian jartzeko zeinu zehatzak egitea proposatu eutson alkarteari: eleizan barruan eta kalean, aurretik prestatutako pankartaren ostean bost minutuko bilkura isila eginez.

25.05.2026

400 lagun baino gehiago alkartearen egunean, Portugaleten

Portugaleteko kristau alkarteak 400 lagun baino gehiago batu eban atzo "Batera, Tod@s a una" goiburuaren haritik, Mendekoste eta Portugaleteko kristau alkartearen eguna ospatzeko. 

25.05.2026

Sestaoko "Ibiltariak" taldearen jolas-jardunaldia

Sestao Pastoral Barrutiko alkarteko migratzaileek osotutako "Ibiltariak" taldeak jolas-jarduerak antolatu ebazan kurtso amaierako atzoko ekitaldirako. 

25.05.2026

Sendotzak Areetan, Berrizen eta Bilbon

Asteburuan, sendotzak ospatu dira eleizbarrutiko hainbat lekutan. Areetan, On Joseba Segura gotzaina buru zala; Berrizen, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala eta Bilboko San Felicisimo parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala. 

24.05.2026

Astekoak, astek barrien laburpena

Astekoak, azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Emaitzak orrialdeka