29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barriak minutu baten
11.12.2022

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Astekoak, Eleizbarrutiko barriak mintutu baten, hainbat herri eta eliz ekitaldiren eta Begoñako azoka solidario eta misiolariaren ingurukoak jaso ditu, besteak beste.

Beste alde batetik, webean nabarmendu diran barrien artean, Eleizbarrutiko Seminarioaren eta, gaur egun, bertan dagozan zazpi abadegaien ingurukoak dagoz.

Egun berean, Eleizak Mariaren Sortze Garbia ospatzen dau eta Eleizbarrutiaren webean, On Joseba Segura gotzaina buru dala, katedralean ospatutako Eukaristiaren zuzeneko emonaldia eskaini dau.

Albiste izan dira, baineta, Bizkaia Irratia Eleizbarrutiko hedabidearen eta Labayru Fundazinoaren partaidetza Durangoko azokan. Kulturartekotasuna agertuko da azokan, Labayruren eta “Munduenea” bere egitasmoaren eskutik. 

Hona hemen, astehonetan webean argitaratutako beste hainbat barri: Nazaretarra kofradiaren 75. urteurrena; kontzertu solidarioak Katedralean eta Getxoko Mesedetako Ama parrokian eta “Haurtzaro solidarioa” kontzertua Ekuadorreko eskola baten alde.

Hauxe da Astekoak. Eleizbarrutiko barriak minutu baten laburtuta