11-12-2024 Miércoles, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Petri Oleaga, jaiotzak kakorratzaz egiten dituan larogeta hamar urtetik gorako emakumea
12.12.2022

Petri Oleaga, jaiotzak kakorratzaz egiten dituan larogeta hamar urtetik gorako emakumea

Joan dan astean, Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak urteroko erakusketa zabaldu eban Pausoen Bilboko museoan. Gotzaina be izan zan hasierako ekitaldian eta eomenaldia egin eutsen 90 urte ebazala bere lehenengo jaiotza egiten hasi zan Petri Oleagari. Urte biren buruan, bere lanaren emaitza agertu dau urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo dan erakusketan.

Bizkaian, hainbat erakusketa jarri da jaiotzen inguruan. Petri Oleagaz hunkituta jaso eban Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak Pausoen museoan jarri dauan erakusketaren inaugurazinoan eskaini eutsan omenaldia.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1598382728919273472?s=20&t=oZZUpKo8UupU5PWbDh0NzQ

Petri, noiztik dozu jaiotzak egiteko zaletasun hori?

Estalpeagaz hasi nintzan eta Bizkaiko Caritasen Elurra zentroan ipini genduan. Hurrengo urtean, erregeak egin nebazan. Lagun batek sustatu ninduan jaiotza egitera eta orduan hasi nintzan, pandemia aldian. Hauxe da egin dodan lehenengoa. Orain 92 urte dodaz eta orain dala urte bi hasi nintzan jaiotza lantzen.

Irudi guztiak kakorratzaz eginda dagoz?

Bai. Baina hainbat piezaren kasuan, esate baterako Herodesen gaztelua, kartoiz eginda dagoz eta, ondoren kakorratzez estalita. Bideoak ikusten nebazan tableean eta egiten ebena kopiatu.

Bizkaiko Caritasen boluntario lez

Katekista lez jardun neban Pilareko parrokian, eta senarra erretiratu zanean, alabak, Caritasen lan egiten ebanak, euren laguntzaren hartzaile ziranei kakorratz-lanak egiten erakustera bultzatu ninduan. Horretan hasi eta gustura aritu nintzan hogeta bost urte inguruz. Zorioneko izan naz eta atsegingarria izan da jenteagaz egotea. Azken urteetan, ehoziri-lanak egiten irakatsi neutsen.

Gantxiloz egindako jaiotzaren aurrean egilea