16-04-2024 Martes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Haurtzaro solidarioa” eta beste hainbat jarduera ‘zubi’ luzean
12.12.2022

“Haurtzaro solidarioa” eta beste hainbat jarduera ‘zubi’ luzean

Ondoren, azken egunetan gure Eleizbarrutian izan dan hainbat jarduera aitatuko dogu.

“Haurtzaro solidarioa” dalakoak 4.357 euro batu ditu

Atzo -abenduak 11, domekea- “Haurtzaro solidarioa” bigarren eskuko liburu eta jostailuen azoka ospatu zan Gernikako merkatu-plazan, misinoetarako taldeak antolatuta. Aitatutako azoka horren -eta zozketa baten- bidez batutako dirua ezintasunen bat daben ume eta gaztetxoakaz jarduten dauan Ekuadorreko Los Rioseko heziketa-unitate espezializatura bialduko da, kasu honetan, 4.357 euro. 

Malawitik

Lilongweko Don Bosco Youth Technical Instituteko (Lanbide heziketa elektrizitatean eta automobilgintzan),14 ikaslek eta irakasle 2k hilebetea daroe gure Eleizbarrutian, SAAM egitasmoanSopuertako San Viator EBI sareko Eleizbarrutiko ikastetxea partaide da- parte hartuz. Sortzez Garbiaren egunez, Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala, ospatu zan eukaristian parte hartu eben.

Malawi
Malawiko taldea On Joseba Segura gotzainagaz Santigo katedraleko sakristian, Sortze Garbiaren eguneko ospakizunaren ostean.

Vida Acendente/Bizian Gora

Vida Ascendente-Bizian Gora mobimentuko Eleizbarrutiko Batzordeak bisita egin eutsan gotzainari orain dala egun batzuk, kurtsoko jardueren egutegia -hileroko heziketa-batzarrak, erretiroak, zaindarien eguna, e.a.- eta taldeen batzarretan lantzen dabezan lagundarriak -“Bizitzako bidea erakutsiko deustazu”- aurkezteko.

"Bizia Gora/Vida Ascendente" mobimentuko batzordearen bisita gotzainari
“Bizia Gora/Vida Ascendente” mobimentuko batzordearen bisita gotzainari

A. Romanen agurra San Felicisimo parrokian

Domekaz, Deustuko San Felicisimo parrokian ospatu zan Eukaristian, 23 urtez parroko izan dan A. Roman Elexpuru parrokoari agur egin eutsen eta parrokia talde barriari harrera.

Betiko profesa Jesusen Mirabeak ordenan

Jesusen Mirabeak ordenaren jatorrizko etxean ospatu dau sor Bettyk bere betiko profesa

Nazaretarraren Kofradiaren 75. urteurrena 

Jente ugari batu zan zapatuz, Bilboko Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), Nazaretarraren Kofradiaren 75. urteurreneko ekitaldi nagusian.