04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bihar, eguaztena, On Joseba Segura gotzainaren berbaldia Corpus Christi parrokian
13.12.2022

Bihar, eguaztena, On Joseba Segura gotzainaren berbaldia Corpus Christi parrokian

Bilboko Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako antolatu dauan berbaldien zikloan, bihar -abenduak 14, eguaztena-, On Joseba Segura gotzainak ondorengo goiburu honen haritik jardungo dau: "Eleiza osoa bidean da lekuko Eleiza bakotxetik". Hasiera batean gaur arratsalderako aurreikusita egoan saioa atzeratu egin da bihar arte.

Ziklo berean, Deustuko Unibertsitateko katedratiko eta Zientzia Erlijiosoetarako Bilboko Goi Institutuko zuzendari dan Vicente Vide Eleizbarrutiko abadeak 2023. urteko lehenengo berbaldia eskainiko dau urtarrilaren 10ean: “Frantzisko Aita Santuak gura dauan Eleiza: Sinodo-seneko Eleizaren alde: alkartasuna, partaidetza eta misinoa”.

Otsailaren 14an, Toño Casado musikagile, musikari, Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaile eta gazte gaietan adituak “abian dan eta batez be belaunaldirik gazteenei arreta eskaintzen deutsen Eleiza”

Araceli Ruiz maistra, Filologian lizentziadun, sindikalista eta lan-harremanetan graduatuak emongo deutso amaiera zikloari martxoaren 14an, gai honen inguruan jardunez: “Bere iragan patriarkala alde batera itzi eta emakumeak agertzera emoten dituan Eleiza”.

Berbaldi guztiak Corpus Christi parrokian ospatuko dira (Poza Lizentziaduna, 50. Bilbao), arratsaldeko 19:30etan.

Mons. Joseba Segura