29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
19.03.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Aste honetako laburpenari hasiera emoteko, Araceli RUizek Bilboko Corpus Christi parrokian eskaini dauan berbaldia aitatuko da. Parrokian antolatutako hitzaldi sailaren barruan, hizlariak, oraingoan, emakumeak Eleizan dauan egitekoaz jardun eban.

Gure herri eta auzoetan arrazakeria eta xenofobia hedatzea dakarren zurrumurru eta argumentuen aurkako “Argi ibili” Bizkaiko Caritasen Astea be nabarmendu da. 

Eleizbarrutiko lurraldeetako 4 bikario eta bikario nagusia Malagan ospatu diran bikarioen jardunaldietan izan dira eta barri hori be aitatu da bizkeliza.org webean.

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720306743462

EEEEMMen 75. urteurrena

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, aste honetan izan diran ekitaldien inguruan be jardun izan da webean.

Urteurren hori ospatzeko,ekitaldia ospatu zan Barria eraikinean  (Plaza Barria, 4), On Joseba Segura buru zala. Besteak beste, Eleizbarrutietako MIsinoen historia jasoten daben panelen erakusketa zabaldu zan, bideoa ikusi eben eta euskal misinoen inguruko pertsonen lekukotasuna entzun zan. 

Web orrialde honen bidez zuzenean eskainiko da San Jose eguneko Eukaristia, aurton,  aurton euskal misinoen sorreraren urteurrenaren aparteko gomuta egingo dalarik

Kofradiak

Bilboko kofradiei buruzko barriak be jaso dira aste honetan bizkeliza.org webean.

Bilboko Aste Santuko 2023ko pregoilaria Luis Olaortua Bilboko Kofradien Ermandadeko presidentea izango dala jakinarazo da.

Web orrialdean azaldu danez, Bilboko Santiago Apostoluaren Penitentzia-kofradiak 75 urte bete ditu.

Gizakia

Web orrialdeak jakitera emon dau, gainera, Gotzone Sagardui Osasun-sailburua eta On Joseba Segura gotzaina bisitan izan dirala Gizakiak Gordexolan dauan egoitzan.

Euren lana hobeto egite aldera, azken hilabeteetan egin ebezan lanen emaitza ikusteko aukera izan eben.

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720306753583

Beste hainbat barri

“Jazotakoa jaso” EBI sareko ikastetxeen bideo-lehiaketan 2023ko ekitaldian aurkeztu dabezan lanak bozkatzeko epea be zabaldu dala iragarri da web orrialdean. 

Artagan eta Barakaldo Pastoral Barrutietan ospatzen diharduen Garizuma-aldiko berbaldiei buruzkoak be jaso dira web orrialdean. 

Hauxe da “Astekoak”, Eleizbarrutiko asteko barriak minutu baten laburtuta