Zapatuko egitarauari hasiera emoteko, mahai-ingurua ospatu zan beste komunidade batzuetako kideakaz: Patxi Guerrero Bidari komunidadeko kidea, Marta Pastor CVXeko kidea eta Andoni Salvador Ibarrekolandako kristau alkarteko kidea izan ziran euren hausnarketak eskaini ebezanak. Ondoren, solasean jardun eben Joseba Segura gotzainagaz. Talde-lana eginez ekin eutsen arratsaldeko lanari eta amaitzeko Eukaristia ospatu eben.
Domekaz, batzar nagusia ospatu eben, aurreko egunean landutako jardunbideak berretsiz.