Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Errentaren autorpena Bizkaian: X batez, laguntza bikotxa
13.04.2023

Errentaren autorpena Bizkaian: X batez, laguntza bikotxa

Datorren astelehenez, apirilak 17, zabalduko da errentaren autorpenak aurkezteko epea. Bilboko Eleizbarrutiak eta Bizkaiko Caritasek kanpaina jarri dabe martxan, bigarren urtez jarraian, C laukian X markatuz laguntza bikoiztu ahal izateko. Hori eginez, laguntza bikotxa emotan da, baina zergadunak ez dau gehiago ordaintzen. Ahaleginak batzeko bidea da eta ahulenez arduratzen diran erakundeei laguntzeko aukera emoten dau. Kostu beraz, bi halako emoten da.

Bilboko Eleizbarrutitik dei egiten dabe errentaren autorpenean C laukian X markatzeko.

Azterlanen arabera, Eleizari emoten jakon euro bakotxa bi euro eta erdiz biderkatuta itzultzen da gizartera. Bizkaian, gainera, X bakarra markatuz ekarpen bi egin daitekez: %0,7 Eleiza Katolikoarei eta beste hainbeste beste gizarte helburu batzuei.

Garrantzitsua da etxera iristen dan zirriborroz berrikustea, bakotxar erabagi daian bere zergak nora bideratu.

6 arrazoi C laukia markatzeko

  1. Laguntza gehietu eta %1,4 emoten dozu
  2. Ez dozu gehiago ordaintzen
  3. Markatzen ez badozu, Estatuak erabagitzen dau zuregaitik
  4. Eleizaren, Caritasen eta Gobernuz Kanpoko beste hainbat Erakunderen aldeko (GKE) konpromisoa hartzen dozu.
  5. Eleizak gizartean, batez be behartsuenen alde, egiten dauana autortu egiten dozu.
  6. Eleizaren mantenuan laguntzen dozu

Konpromisozko erabagia

Bizkaian, gitxik markatzen dau ekarpen bikotxa (%1,4, %0,7aren ordez) egiteko aukera emoten dauan C laukia eta. ostera, askoz gehiago dira bakarrik Eleizaren (%0,7) edo bakarrik gizarte helburuen aldeko ekarpena egiten dabenak. Hori dala-eta, iaztik hasita, Bilboko Eleizbarrutiak eta Bizkaiko Caritasek Eleizaren eta beste gizarte helburu batzuen alde konprometitzeko dei egiten dabe eta horretarako balio bikotxa dauan C laukian X markatzeko. Jose MIguel Erdozain Eleizbarrutiko gerenteak adierazo dauanez, “diru-kopuru esanguratsua Eleizari, Caritasi eta beste hainbat gizarte helbururi zuzentzeko aukera galtzen ari da”.

Errentaren kartela 2022
Errentaren kartela 2022

Askotan, ezjakintasunak dakar C laukia ez markatzea. Beraz, Bilboko Eleizbarrutitik Bizkaian errentaren autorpenak eskaintzen dauan aukera hau agertzera emon gura dabe, Datozan asteetan, “gure zerga-ekarpena nora zuzendu gura dogun” zehazteko deia egiten da, Eleizatik eta beste hainbat gizarte erakundetik laguntzen diran pertsonen mesederako izan daiten. 

Datorren astelehenetik -apirilak 17- aurrera, 2022ko errentaren zirriborroak jasoko dabez etxeetan. Horreek berrikustea eta balio bikotxa dauan C aulkian X markatzea komeni da.

Autorpena 2022
Autorpena 2022
https://www.youtube.com/watch?v=Qcl9NQcSNtA