Gaur arratsaldez emongo deutse hasiera ‘Katolikoak eta bizitza publikoa’ jardunaldien XVII. ekitaldiari. Egun bitan, berbaldiak, aurkezpenak, solasaldiak, otoitzak, lekukotasunak eta mahai-inguruak izango dira, goiburu honen haritik: “David vs Goliat: egiak bidea urratuko dau”.
‘Laguntasuna Eleiza behartsuari” deitutako erakundeko zuzendari dan Javier Menendez Ros izango da lehenengo hizlaria seietan jarduerei hasiera emon ondoren.
Bihar -zapatua- Gerhard L. Müller kardinal eta Fedearen Doktrinarako Kongregazinoko prefektu erretiratuak berbaldia eskainiko dau 12:30etan. Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak aurkeztuko dau kardinala.
Jardunaldiak ospatuko diran lekuan, kapera egongo da -Sakramentu Guztiz Santua ikusgai dala-, umeentzako eremua, otoiztegia eta hainbat stand.
Gehiago jakiteko eta egitaraua ezagutzeko, hemen