26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Jazarritako Eleiza, propagandisten jardunaldien hasieran
10.03.2023

Jazarritako Eleiza, propagandisten jardunaldien hasieran

Gaur hasiko dira Euskalduna jauregian propagandisten alkarteak antolatutako 'Katolikoak eta Bizitza Publikoa' dalako jardunaldiak, hain zuzen be, XVII. ekitaldiari dagokiozanak. Arratsaldeko seietan ospatuko da hasierako ekitaldia eta bihar -zapatua-, zazpiak eta erdietan emongo deutse amaiera, gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiagaz. Gerhard L. Müller kardinalak berbaldia eskainiko dau: 'Lekuko izatera deituak: ezinezko egiteko?". Jardunaldien egitaraua, hemen.

Gaur arratsaldez emongo deutse hasiera ‘Katolikoak eta bizitza publikoa’ jardunaldien XVII. ekitaldiari. Egun bitan, berbaldiak, aurkezpenak, solasaldiak, otoitzak, lekukotasunak eta mahai-inguruak izango dira, goiburu honen haritik: “David vs Goliat: egiak bidea urratuko dau”.

‘Laguntasuna Eleiza behartsuari” deitutako erakundeko zuzendari dan Javier Menendez Ros izango da lehenengo hizlaria seietan jarduerei hasiera emon ondoren.

Bihar -zapatua- Gerhard L. Müller kardinal eta Fedearen Doktrinarako Kongregazinoko prefektu erretiratuak berbaldia eskainiko dau 12:30etan. Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak aurkeztuko dau kardinala.

Jardunaldiak ospatuko diran lekuan, kapera egongo da -Sakramentu Guztiz Santua ikusgai dala-, umeentzako eremua, otoiztegia eta hainbat stand.

Gehiago jakiteko eta egitaraua ezagutzeko, hemen

Católicos y Vida Pública