26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 «Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak
09.03.2023

«Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak

Atzo -martxoak 8, eguaztena- "Martxoak8mujeres" dalakoaren V. ekitaldia ospatu zan Bilbon, 8 emakumek eleiz eremuan egin daben lana eta erakutsi daben konpromisoa autortzeko xedez. Argazkiak: Alberto Sanz. Argazki guztiak: hemen  

Ana Mari García Bajo, Inmaculada Gallastegi, Ana Rosa Barrios, Olatz Etxezarreta, Pili García, Mari Angeles Domercq, Maribel Salcedo eta Maribi Uribe izan dira ekitaldi honetan autorpena jaso dabenak. Ekitaldia atzo eguerdiz ospatu zan, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala eta Javier Onaindia Eleizbarrutiko irratietako zuzendariak aurkeztuta. 

Martxoak8Mujeres
Algunas imágenes de la celebración del 8 de marzo en la Diócesis de Bilbao

June Peña ‘Beti jai-alai’ taldeko dantzariak ohorezko aurrezkua dantzatu eutsen 8 emakumeei, Miren Josu Arriolabengoa txistulariak (HOAC -Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea- mobimentuko kidea) lagunduta. Autorpena jaso eben emaumeei Toño Valdivieso artistak eragindako mihisea banatu eutsen, hain zuzen be, euretako bakotxak Eleizan izten diharduan arrastoaren irudia.

Celebración completa:

Las homenajeadas recibirán la "huella" diseñada por el artista Toño Vadivieso