12-06-2024 Miércoles, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jartoki abesbatzak Begoñan emongo deutse hasiera bere 50. urteurreneko ospakizunei
09.03.2023

Jartoki abesbatzak Begoñan emongo deutse hasiera bere 50. urteurreneko ospakizunei

Jatorki abesbatzak girotuko dau, zapatuz, martxoak 11, Begoñako Andra Mari basilikan goizeko hamaiketan ospatuko dan meza, Marian Urkiola zuzendari lanetan eta Miriam Cepeda (Basilikako organista) organoan dirala. Jartoki abesbatzak 50. urteurrena ospatzen dihardu eta hori dala-eta jardungo dau zapatu honetako mezan. Nicolas Ledesma musikagileak Durangoko San Antonio komentuko monjentzat idatzi eban lau ahotseko meza interpretatuko dabe. Garizuma-aldian egotean, ez dabe Aintza abestuko baina bai gainerako atalak: Kyrie, Kredoa, Sanctus eta Agnus Dei.

Jatorki Abesbatza 1973ko udazkenean sortu zan, Andoni Arregi Lizarraga bilbotar musikari eta musikagilearen eskutik. Beronek zuzendu eban abesbatza 1998an hil zan arte eta harrezkero Marian Urkiola Pujana arduratu da zuzendaritzaz. 

Jatorki Abesbatzak orain dala 50 urte eskaini eban lehenengo kontzertua Begoñako Basilikan, Bizkaiko Abesbatzen I. Astean. Abesbatzak, aurtengo ekitaldian be -berrogeta bederatzigarrena- parte hartu.

Jatorki abesbatza