Maite Morezuelas gazte pastoraltzarako saileko arduradunetako batek dei egiten deutse gazteei uztailaren 26tik abuztuaren 6ra Portugalera egingo dan bidaian parte hartu daien. Erromesaldia egiteko, mundu osoko Eleizako gazteen jaian, hau da ebanjelizazinoaren une sendoan parte hartzeko aukera da.
Gotzainen Batzarretik, Portugaleko Viana do Castelo eta Viseu de Coimbra Eleizbarrutietara joango dira. Antolatzaileek banatuko dabez taldeak leku desbardinetan, taldean doan erromes-kopuruaren arabera. Gitxienez lagun bi egongo dira etxe edo ostatu bakotxean, beti be arduradunen ikuskapenagaz.
Arduradunak (begirale eta laguntzaileak, abadeak, lekaime eta lekaideak) 35 urtetik gorakoak izan daitekez.
Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.