09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur, Bilbon, Nazaretarraren prozesinoa
03.04.2023

Gaur, Bilbon, Nazaretarraren prozesinoa

Nazaretarraren prozesinoa Bilboko Asisko San Frantzisko parrokiatik ('Quinta parroquia') atarako da gaur 20:30etan eta inguruko hainbat kale zeharkatuko ditu Mariaren Bihotza plazan amaitu aurretik. 

Astelehen Santuz egiten dau kofradiak bere prozesinoa. Milaka lagun joaten da Medinazeliko Kristoren eta Santa Maria Magdalenaren pausoen atzetik.

Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege Kofradiaren 75. urteurreneko oroitzapenezko liburua

Urteurrena dala-eta, Nazaretarraren kofradiak Alberto Lopez Echevarrietaren “Sentimiento y Tradición” liburua argitaratu dau. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak idatzitako hitzaurrea dauan liburuak Bilboko porzesinoen hastapenak kontatzen ditu lehenengo eta behin: zer dala-eta sortu ziran eta, gizaldien buruan, zelan iritsi diran gaur egungo unera.

On Joseba Segura gotzainak hitzaurrean gogora dakarrenez, orain dala hiru urte, gotzain laguntzaile izendatu barri, Astelehen Santuko prozesinoan parte hartu eban “gogotik biziz batu zan jendetzak Irudi Santua igarotean agertzen eban debozinoa. Askotariko kultura eta jatorritako jenteak, baita beste erlejino batzuetakoak be, uriko kaleetan Kristoren jarraitzaileek eskainitako errespetuzko lekukotasunaren zintzotasunaren lekuko ziranak”.

Lopez Echevarrietaren liburuan, makina bat gertaera gogoangarri eta bitxikeria esanguratsu kontatzen da. 1947tik hasita Gure Aita Jesus Nazaretarraren Kofradiaren sorrera eta garapenean aritu ziran, gitxi ezagutzen edo ezezagunak ziran Medinazeliko Kristoren eta Maria Magdalenaren irudien inguruko alderdiei aparteko arreta jarriz. Aitatutako kofradia horren sailak be aitatzen dira: “nazaretar soinu” berezia dauan musika-banda, pausoa daroenak… Eta, batez be, emakumeak ermandade honetan izan dauan garrantzia be azaltzen da: hasieran, ezkutuan ataraten ziran prozesinoetan, orduan debekatuta baeben be, ondoren, apurka-apurka, musika-bandan eta pausoetan sartu ziran…

Portada del libro conmemorativo del 75 aniversario de la Cofradía del Nazareno