02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Abesbatzen XLIX. Astearen erdia bete da
13.02.2023

Abesbatzen XLIX. Astearen erdia bete da

Otsailaren 6an hasi eta barikura arte -otsailak 17-, Bizkaiko Abesbatzen XLIX. astea ospatzen ari da Begoñako basilikan. Emonaldi guztiak 20:00etan dira eta sarrera doan da. Basilikan, gainera, argiztapen barria jarri dabe: 50 LED foku koadroetan.

Ondorengo abesbatzok jardungo dabe gaur iluntzeko kontzettuan: Getxoko Lolura abesbatzak, Ermuko Pispilu abesbatzak, Sopelako Urepel abesbatzak, Getxoko eskuz esku abesbatza alkarteak eta Mañariko Kirikino abesbatzak. 

Egitaraua osorik:

Abesbatzen Astea Begoñan

Argiztapen barria Begoñan

Begoñako basilikako koadroei argi barriak jarri deutsiez. 50 LED foku ipini dabez, artelanak distira betean agertzeko.

Begoñako basilika
Begoñako basilika
Begoñako basilika
Begoñako basilika
Los cuadros de la basílica estrenan iluminación.