23-04-2024 Martes, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Familia eta Helduak 5 Asteburuan, alkartasuna, otoitza eta konpromisoa
13.02.2023

Asteburuan, alkartasuna, otoitza eta konpromisoa

Asteburuan, Eleizarentzat oso esanguratsuak diran egun bi ospatu doguz. Alde batetik, zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatu zan -eleizbarrutian egun honen inguruan egin diran jarduerei buruz gehiago jakiteko: hemen- eta, bestetik, Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dauan gosearen aurkako kanpaina. Kanpaina hau dala-eta, otoitzaldia ospatu zan zapatuz Ermuko Santiago Apostolua parrokian. Beste alde batetik atzo -domeka-, 70 lagun inguruk Arraizpe Pastoral Barrutian ospatu zan batzar nagusian parte hartu eban. Asteburuan, gainera, tonbola solidarioa egin dabe Zaldibarren eta 8.000 euro batu dabez. 

Otoitzaldia Ermuan

Vigilia de oración en Ermua.
Vigilia de oración en Ermua.
Vigilia de oración en Ermua.
Vigilia de oración en Ermua.
Vigilia de oración en Ermua.
Vigilia de oración en Ermua.
Vigilia de oración en Ermua.

Ezkontzako agintzarien barritzea Ermuan

Ermuan bertan, atzo -domeka-, 20 senar-emaztek ezkontzako agintzariak barritu ebezan “Gure baietza egunez egun hazi egiten da” goiburuaren haritik.

 Ospakizunaz gainera, alkarregaz hainbat bikoteren lekukotasuna entzun eta kopau bat hartu eben.

Ezkontzako agintzarien barritzea Ermuan
Ezkontzako agintzarien barritzea Ermuan
Ezkontzako agintzarien barritzea Ermuan
Ezkontzako agintzarien barritzea Ermuan
Ezkontzako agintzarien barritzea Ermuan

VI. EEEa nork bere egin eta garatzeko irakurketa Arraizpen

VI. EEEa nork bere egin eta garatzeko irakurketarako prozesuaren barruan, atzo goizez, Arraizpe Pastoral Barrutian batzar nagusia ospatu eben, 70 lagun inguru batu zalarik. 

Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian ospatu zan batzarraren lehenengo zatian, kurtsoaren lehenengo hiruhilekoan 21 taldek egindako lanetik sortutako zortzi lan-proposamenak bozkatu eta ondaru ziran. Ondoren, ekintzak proposatu ziran, dalako proposamen horreek gauzatu ahal izateko. Saioari amaiera emoteko. Eukaristia ospatu zan, Fernando Marcos bikarioa buru zala. 

Batzar Nagusia Arraizpe PBan
Batzar Nagusia Arraizpe PBan
Batzar Nagusia Arraizpe PBan

Tonbola solidarioa Zaldibarren

Zortzi mila eurotik gora batu dabez asteburuan Zaldibarren ospatu dan tonbola solidarioan.

Urte bi emon dabez pandemia dala-eta tonbola ospatu barik. Aurton, indarbarrituta bueltatu dira eta batutako dirua herriko misiolari batek koordinatuta, Kolonbia eta Haitin garatzen dan egitasmo bati eta Bizkaiko Elikagaien Bankuari emongo deutsie dirua. 

Tonbola solidarioa Zaldibarren
Tonbola solidarioa Zaldibarren
Tonbola solidarioa Zaldibarren
Tonbola solidarioa Zaldibarren

Renovación de votos matrimoniales en Ermua