28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Lagun Artean” alkarteak bizilekurik ez daukien pertsonentzako mantak batzen dihardu
31.01.2023

“Lagun Artean” alkarteak bizilekurik ez daukien pertsonentzako mantak batzen dihardu

Egunotan, egundoko hotza egiten dihardu eta Lagun Artean alkarteak mantak batzeko kanpainari berrekin deutso, kalean bizi diran pertsonei banatzeko. Azken gau-zenbaketan, 251 lagun aurkitu ebezan Bilboko kaleetan lo egiten. Alkartetik azaldu dabenez, "zoritxarrez, jakin badakigu askoz gehiago dirana". Hotz-bolada honetan, leku gehiago zabaldu dabez kale gorrian dagozan pertsonek gaua igaro daien eta 212 lagun joan dira. "Gehienak kalera bueltatuko dira hotz-bolada igaroteaz batera. Manta edo lo-zakua emoteko badaukazu, ekarri eiguzu eta kalean bizi dan norbaiti emongo deutsagu". Lagun Artean harrera-etxean (Urkixo kalea, 9, atzealdea, Bilbao) itzi daitekez, 9:00etatik 13:0era.

Lagun Artean, irabazi asmo bako alkartea da eta Bizkaiko Caritasi lotut dago. 1984tik hasita, bizilekurik ez daukien edo gizarte bazterketa larria jasaten daben pertsonen gizarteratze prozesuetan lagun egiten dau.

Lagun Artean, batez be Deustun kokatuta dago; aterpetxea, eguneko zentroa, heziketa-tailerrak, gosaltzeko zerbitzu irekiak, kafe feroa, dutxak eta garbitegia eskaintzen ditu eta hainbat pisu be baditu egoitza-egitaraua garatzeko.

Lagun Artean