09-12-2025 Martes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Laikotza: “Sinodoaren bideratzaile izatera deituak”
17.11.2025

Laikotza: “Sinodoaren bideratzaile izatera deituak”

Batasun eta konpromiso ebanjelizatzailea haritzat hartuta, HOAC, EKO-ACG eta JOC mobimentuek batzarra nagusia ospatu eben alkarregaz Bilboko Tivoliko Jesusen Bihotza Mirabeen ikastetxean. Sinodoko Azken Agirian eta Ebanjelizatzearen Eleizbarutiko VI. Egitasmoan adierazotako jarraibideak garatzeko eta gauzatzeko aldian bideratzaile izateko erez gogoeta egin eben. Era berean, mobimentu bakotxak bere alkarte erronkak aztertu ebazan: Sinodoko azken agiriaren zabalkundea, EEEaren lehentasunak, osoko ekologia, sinodo-sena eta zuzentasuna lanaren eremuan. Mobimentuek euren asmoa berretsi eben: Jainkoa autortu Eukaristian eta bere aurpegia pobreengan ikusi eta honeen agerpen eraldatzailea sendotu gizartean.

Jardunaldiari hasiera emoteko, otoitzaldia egin eben On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainagaz batera. Erronka asko dabezala esan eutsen gotzainak eta Ekintza Katolikoak ageriko zeinu izan behar dauala Eleizan. Adore emon eutsen ebanjelizatzean iraun eta pobreen aldeko konpromisoa barritu dagien. Bere esanetan, “Eleizan askotan esan dogu gauzak zehaztu beharra dogula”. Dei egin eutsen, batasuna eraiki dagien oinarrizko zutabeetatik: Eukaristian Jainkoaren benetako agerpena autortu eta berea aurpegia pobreengan ikusi. 

Ekintza Katolikoaren batzar nagusia

Deialdiagaz amaitu zan ekitaldia: laiko eta Ekintza Katolikoko kide lez bideratzaile egitekoa nork bere egin Ebanjelizatze-egiitasmoaren eta Sinodoko azken agiriaren garapena ahalbidetzeko. Kerman Lopez bikario nagusiak eskatu eutsen “azken agiria ezagutzeko eta alkarteei agiri hori onartzen laguntzeko, alkarregaz bideratuz Eleizaren ibilbidea”.

Ekintza Katolikoaren batzar nagusia

EKO-ACGren Batzar Nagusian multzo bi landu ebezan: ohikoa, hau da, aurrekontuen azterketa eta Malagako Batzar Nagusira begiratzea, eta kurtsorako lana planifikatzea.

Ekintza Katolikoaren batzar nagusia

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa

EKO-ACGak 2022an egin eban Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren (EEE) inguruko irakurketa eraginkorretik atara ziran lehentasunak erronka bakotxean eta osoko ekologia aukeratu eben, kanpaina bitan landuz ekintza katolikoko gainerako mobimentuakaz batera. 

Bruno Bonnet EKO-ACGko presidenteak azaldu dauanez, “y después de terminada está campaña, y teniendo en cuenta esta fase de implementación del Sínodo, discernimos que el acento de este curso estaría en el reto de la comunidad que tiene que impulsar los espacios sinodales en nuestras comunidades”. “Por ello, entendimos que nuestro primer compromiso debía ser apoyar la propuesta diocesana: difundir la guía, trabajar el documento y activar los grupos desde nuestros territorios”.

Ekintza Katolikoaren batzar nagusia

Egitekoaren ardatzak: zaintza, itxaropena, bardintasuna eta alkartasuna

Bere aldetik, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC Bizkaia), 2025-2025 aldiko lehentasunak jorratu ebazan, zaintza, itxaropena, bardintasuna eta alkartasuna alkarte bizitza eta egitekoaren ardaztzat hartuta. 

Mobimentuaren eginkisunaren inguruan jardun eben: “fortalecer su presencia evangelizadora en el mundo del trabajo y su compromiso por la justicia, la dignidad y el cuidado de la vida”, Jorge Torralbo eleizbarrutiko presidenteak nabarmendu ebanez. leku honeetako taldeek parte hartu eben: Enkarterri, Barakaldo, Zorroza, Rekalde, Alde Zaharra, Galdakao eta Durango, eta hasi barri dan Romoko taldea.

Ekintza Katolikoaren batzar nagusia

Jentaurreko agerpena

Batzar honetan, ezinbestekotzat jo zan: “consolidar la dimensión apostólica y comunitaria de nuestra presencia pública en los Círculos del Silencio, en la lucha de las personas jubiladas y en la denuncia de los accidentes laborales” 2025-2027 egitasmoan jasoten danez.

Nazinoarteko Alkartasun Funtsaren funtzionamendua aztertu da. Bitarteko honek Bilboko eleizbarrutiko militanteen diru eta senide laguntza eta herrialde txirotuetako kristau langileen mobimentuen aldeko ekarpenak bideratzen ditu.

JOC, otoitzean eta Eukaristian

Kristau Gazteria Langilea (JOC) mobimentuaren mendeurrena nabarmendu zan batzarrean, batez be otoitzaldian eta Eukaristian.

Gogoan izan ebezan Frater eta Profesionalak Ekintza Katolikoko mobimentuak be, oraingoan ez eben-eta batzarrean egoterik izan. 

Ekintza Katolikoaren batzar nagusia

Ekintza Katolikoaren batzar nagusia